Barakaldo

Aldaketak

2024ko apirilaren 2a
05:00
Entzun

«Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude», dio Gorka Urbizuk bere azkenengo kantan, eta, egiari zor, abestiak Saharar Herriaren egoera islatzen du: bidegabekeriaz betetako errealitatea bizitzera behartutako herri bat da. Baina gauzak, jakina, alda daitezke, eta xede horrekin proposamen bat helarazi nahi dizut.

Saharar Herriaren aldeko mugimenduan urteak daramatzagunok argi dugu Oporrak Bakean programak laguntzen duela horrelako gauzak aldatzen. Nolanahi ere, jakitun gara benetako aldaketa erabaki politikoek baino ezin dutela ekarri, baina eraldaketa prozesuetan badira garrantzi handiko beste ekintza batzuk, eta horietako bat da Oporrak Bakean programak xede duena: zure etxean haur saharar bat hartzea uda emateko.

Horrenbestez, animatu nahi zaitut abentura honetan parte hartzera, merezi du eta. Beste errealitate bat deskubrituko duzu eta, batez ere, etxeko txikientzat esperientzia ahaztezina izango da. Gainera, mundu honi falta zaizkion balioak, hala nola enpatia eta elkartasuna, indartzen dira. Besterik gabe, etorri gurekin aldaketen bila, gauzak ez direlako horrela, baizik eta gauzak horrelaxe daudelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.