Aizkorbe

Beto politikoak Mugimendu Sozialistari?

Jesus Maria Gaztañaga Gonzalez
2025eko abuztuaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Orain dela egun batzuk mugimendu sozialistako militante batek X sare sozialean idatzi zuen beren gaztetxeetan nork parte hartu zezakeen tokian tokiko asanbladek erabakitzen zutela. Gedar kazetan Martin Goitiandiak Bilboko eta Gasteizko txosnetako beto politikoez idatzitakoaren harira, Gedar kazetakoei galdetu nien ea zer desberdintasun ote zegoen gaztetxeen asanbladen eta txosna batzordeen erabakien artean. Zeren, txosnen erabakia beto politikoa bada, gaztetxeena ere bai. Erantzuna Xn blokeatzea izan da. Horregatik hemendik galdetzen dizuet Mugimendu Sozialistakoei, txosnen batzarren erabakia beto politikoa bada,  gaztetxeena berdin, ez? Hemendik erantzutea nahiko nuke (ez Xn); horrela, euskal herritarrek ere izango dute erantzunaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.