Bandera metafora bat da, garrantzitsua den zerbaiten parte sentitzeko. Pertsonala dena gainditu eta osotasun bihurtzen gaituen zerbait. Tribu batean, historia batean, kultura batean, herri batean, nazio batean. Batzuetan, zoritxarrez, hori da geratzen den gauza bakarra.
Larria iruditzen zait, Bilboko zortzi pertsonak —artearen, diseinu grafikoaren eta komunikazioaren munduko bost ordezkarik eta erakundeen arloko hiru ordezkarik—, guztiak ere Aste Nagusirako kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaikideak, ikurrina ez bereiztea.
Larria iruditzen zait barkamen-komunikaturik ez ematea, eta larria iruditzen zait, era berean, akatsa broma gisa ikustea prentsan.
Eta honek guztiak min ematen dit. Gure herriarenganako mespretxu bat bezala sentitzen dut.