Zarautzen bizi naiz, eta sarritan hartu behar izaten dut (nik edo nire emazteak) Bilborako autobusa. Ez dakit zenbat aldiz aurkitu dudan, aurtengo udan, San Pelaion bakarrik kokatuta dagoen txartelak erosteko aparatua zerbitzutik kanpo.... Nik badut ahalmena Internet bidez erosketa egiteko, baina pilaka neska-mutil eta edadeko jendea ikusi dut aparatuaren bitartez txartela atera nahian alfer-alferrik. Edo ez dute konpontzen edo oso hauskorra da gailu hori. Bat, ez dugu zertan jakin Interneten ibiltzen. Bi, zalantzak sortzen ditu egindako erosketa ondo amaitu dugun, ordainketa ondo egin dugun eta gure tarifa geure egoerara egokitutakoa aplikatu zaigun edo ez. Hiru, San Pelaiora joan behar duzu txartela erostea ez dagoelako herri barnean beste bat eskuragarriago. Txartelik gabe zain geratzen bazara busean sartzeko esperantzarekin... beteta etor daiteke eta igo ezin. Hori ez da zerbitzua, hori madarikazio bat da, eta inor ez da arduratzen gaiaz. Oraindik jende asko dago teknologia berriak maneiatzen ez dituena edo nahiago duena lehengo bideak erabiltzea. Zerbitzua izena zerbaitengatik da: zerbitzua eman behar du eta ez eragozpenak ipini behin eta berriz. Ez dakit ardura Pesa, Avanza, turismo bulegoa, foru aldundia edo Eusko Jaurlaritzarena den... baina argi daukadan gauza bakarra da zerbitzurik ez dagoela.
Zarautz
Bilborako autobus txarteldegia, zerbitzutik kanpo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu