Andoain

CAF eta legezkotasuna

Patxi Aznar Bellido
2025eko urriaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak esan du CAF enpresak ezin diola uko egin Palestinako lurralde okupatuetan tranbia egiteko Israelekin sinatutako kontratuari, «ekonomikoki hondamendia litzatekeelako». Ez dut hori eztabaidatuko, baina sortzen zaidan galdera honako hau da: enpresak kontratua 2019an onartu zuenean, ez al zekien tranbia lurralde okupatuetarako zela? Jakina, bazekien, adibidez, CAFeko enpresa batzordeak ez zuelako tranbia hori egin nahi, baina CAFeko buruzagiek ez zuten espero urte batzuk geroago Israelgo armadak genozidio bat egitea palestinar herriaren aurka. Beraz, zoritxarrez, argi dago legezkotasuna ez doala ez CAFekin, ez Eusko Jaurlaritzarekin; azken horrek, enpresa horretan akzioak izateaz gain, enpresa horren jarrera defendatzen du. Tranbiaren legez kanpoko proiektuaren defentsaren puntu honetan, lehendakariak esandakoa nabarmendu nahi dugu, agerian geratu baitzen ordu batzuk geroago NBE Nazio Batuen Erakundeak CAF enpresa bere zerrenda beltzean sartu zuenean, eremu okupatuan mozkinak izateagatik.

Egia esan, herritar garen aldetik, ez dakit nora goazen hain maila baxuko politikariekin, ez baitute legezkotasuna errespetatzen. Jarrera horren bidez, herritarrei erakusten diete legeak interes jakin batzuen arabera soilik errespetatzen direla, eta uste dut horrek mesfidantza handia sortzen duela etorkizuneko erronken aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.