Donostia

Ea azkena den

2026ko urtarrilaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igandean, urtero legez, Bilboko kaleak bete genituen presoen eta iheslarien alde.

Eta berriro ere elkar ikusten genuenean elkarri esaten genion ea aurten azkena den. Erantzuna, noski, ezezkoa zen. Ezezkoan ziren hainbat herritar xume kaleak jendez gainezka zirelarik. Optimista-edo ez delako erantzun zidan batek. Nik, ordea, jakintsua zelako aditzera eman nion.

Eta urratsez urrats, urteak igaro dira, eta badirudi barneratu egin dugula urtero berriro ere kalera irten beharko dugula aurtengoa azkena ez dugulako izango.

Eta hori ene begiotan ez da bidezkoa, ez zaigu zilegi, herri honek bizi beharra duelako gizarte honek behin eta berriro aldarrikatu duen bezalaxe, justizian eta bakean, guztiok aurrera egin dezagun gizatasunean eta askatasunean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA