Abuztuko eklipseari buruz hainbeste gauza esan dira, bai lehenago, bai geroago... gainerakoak itzaletan geratu baitira. Besteak beste, hidrogeno (H1) eta helio gasen bilaketa Aralar mendikatearen azpian.
Albistea txiripaz topatu dugu abuztuaren erdialdean. Espainiako Gobernuak ekainaren bukaeran eman zuen lehenbiziko baimena, BOEn agertzen den bezala (bestea uztailaren hasieran), eta gure gobernuek, biek, ontzat eman zuten. Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren 13an, buletinean argitaratu du. Hots, eklipsearen itzalpean (Nor egongo zen buletinari begira?).
Baina, zer da H1? Protioa, izarren erregai printzipala, hidrogeno zuria bezala ezagutzen da; eta taula periodiko osoko atomo txikiena, sinpleena eta arinena izan arren, indarra dauka: H1 kilogramo batek gasolina kilogramo batek baino hiru aldiz energia gehiago dauka. Eta halaber, unibertsoan dentsitate gutxien duen elementua da (eta hori ez da makala).
Lurrak bere sakonean prozesu kimiko baten bidez H1-a sortzen du. Eta gizakiarentzat gas toxikoa eta pozoitsua ez den arren (pozoitu gabe arnas dezakezu), arrisku batzuk baditu. Bestaldetik, bai bere ustiaketak, bai bere isurketak ondorio klimatikoak zein geologikoak ekar ditzake, beste hamaika gauzarekin gertatzen den bezala.
H2 gasa, hidrogeno naturala ez dena, gaur egun asko erabiltzen ohi da. Baina oso gutxitan erregai bezala, eta bai asko petrokimikan, ongarrien fabrikazioan eta petrolioa fintzeko, eta altzairuaren eta metalurgiaren industrian ere bai.
H1 gasari buruz zer dakigu? Momentuz, Maliko herri batean, 2012an txiripaz aurkitutako iturri natural bateko gasa herriak behar duen energia sortzeko erabiltzen ari da. Besterik ez. Munduan ez da kontsumitzen, eta zulatu egin diren putzu guztiak (H1 gasa aurkitzeko) itxita daude. Beraz, oso gutxi dakigu gas honen ustiaketari buruz.
Eta Aralar mendilerroaren azpian aurkitzen badute, zer gertatuko da? Zer egingo dugu?
Pasaia
Eklipseak argitu (ez) duena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu