Oposiziogileak

Entzumeneko eta Hizkuntzako oposizio-prozesuaren inguruko salaketa publikoa

Mikel Beltza Saez, Asier Olabe Letona eta beste 49 sinadura
2026ko uztailaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ekainaren 22an Entzumeneko eta Hizkuntzako espezialitateko oposizio-lehiaketaren lehen fasea egin zen, proba teorikoa eta kasu praktikoa barne. Deialdian zazpi plaza eskaintzen ziren txanda librean eta plaza bat erreserba-txandan.

Lehen fase horretan 134 hautagaik hartu genuen parte. Proba teorikoa 26 pertsonak baino ez zuten gainditu, hau da, aurkeztutakoen %19,4k. Proba praktikoa, berriz, lau hautagaik bakarrik gainditu zuten (%2,9). Bi proben batez bestekoaren ondorioz, hurrengo fasera bederatzi pertsona baino ez dira igaro (%6,72): zortzi txanda librean eta bat erreserba-txandan. Lehiaketaren amaieran, gainera, bi plaza bete gabe geratu dira —plaza guztien %25, alegia—, hiru hautagaik ez baitzuten prozesua gainditzea lortu.

Datu horiek agerian uzten dute oposizio-lehiaketa honen izaera baztertzailea eta neurrigabea. Gainera, prozesutik kanpo geratu garen 126 irakasleok ez dugu benetako aukerarik izango gure azterketen berrikuspen zorrotz, garden eta bidezko bat jasotzeko.

Emaitza hauek galdera larriak planteatzen dituzte: benetan ondoriozta daiteke Nafarroako Entzumeneko eta Hizkuntzako espezialista interinoak ez garela gai kalitatezko hezkuntza bermatzeko? Urte luzez ikastetxeetan lanean aritu garen profesionalen esperientzia eta gaitasuna ezin dira modu honetan zalantzan jarri.

Horregatik, egoera honen aurrean isilik ez geratzea ezinbestekoa da. Erosotasun indibidualak albo batera utzi, elkartu, antolatu eta gure eskubideen alde borrokatzea dagokigu. Ez dago oposizio bateko emaitza soilik jokoan; hezkuntza publikoaren kalitatea, irakasleen duintasuna eta hautaketa-sistema bidezko eta gardena izateko beharra daude jokoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA