ZUZENDARIARI

Esaten ez dena

2023ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Nola esaten diren gauzak, nola kontatzen diren, eta herritarrek zer ulertzen duten, ekuazio baten zatiak bezalakoak dira. Ondorio ezberdinak atera daitezke faktoreen arabera. Baina hori ez da gertatzen ari energia berriztagarrien aferan. Egunotan hedabide gehienetan formula oso antzekoa erabiltzen ari da, eta jakina, irakurleok, entzuleok, iritzi berberera heltzeko arriskua dago.

Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala atera berri du, eta hedabideetan jasotzen den informazioa zera da, gutxi gorabehera:

2030. urtean, EAEn kontsumituko den energiaren %21 iturri berriztagarriak erabiliz lortzeko, eolikoak eta plaka fotovoltaikoak jarri beharko dira. Eta honek, bakar-bakarrik, eragina izango du EAEko lurraldearen ehuneko txiki batean. Lanpostu asko sortuko dira, eta berdeagoak izango gara. Nola esan ezetz parke horiek jartzeari?

Baina Lurralde Plan Sektorialak besterik adierazten du. Hori bai, idatzita dagoen moduan, pertsona askorentzat ez da erraza txostena ulertzea. Hona hemen laburpen txiki bat, eolikoak ardatz hartuta:

Eolikoek energia berriztagarrien mixari egingo dion ekarpena %16,1 izatea espero da, eta kontsumitutako energia guztiaren %3,38 izan daiteke. Ez gehiago. Izan ere, elektrizitateak suposatzen du energia kontsumo osoaren %25 inguruan. Txostenberean esaten da ere, edo, hobeto esanda, ondorioztatzen da, 2021ean kanpotik ekarritako elektrizitatea, kontsumo guztizkoaren %6 izan zela, gehiengoa iturri berriztagarrietatik sortua. Beste datu bat: biomasatik datorren energiak, gaur egun gertatzen den bezala, pisu handia izaten jarraituko du energia berriztagarrien mixean, horien %72 izanik, eta energiaren guztizko azken kontsumoaren %15,12 ekarriz.

Beraz, 2030. urtean, eolikoak jartzean EAEn kontsumituko den energia osoaren %3,38 lortzea espero da. Baina 2021ean kanpotik ekarritako elektrizitatea, iturri berriztagarriekin sortua, kontsumo osoaren %6 izan zela. Hau da hedabideetan esaten ez dena, baina txostenean bai agertzen dena.

Honen harira esan behar da, haizea doan bada ere, eolikoak jartzea ezetz, eta ezin dira ezarri edonon. Leku guztiek ez dute balio. Haize atlasean begiratu besterik ez da egin behar. EAEko mendikate guztien goiko aldean jarri beharko lirateke eolikoak, eta hor leku askorik ez dago. Horrez gain, gaur egun eremu babestuak diren tokietan jarriko balira ere, unitate asko ez lirateke sartuko. Ontziola bat egiteko, itsasotik gertu egoteaz gain, leku bat babestuta behar da. Kostaldeko edozein toki ez da erabilgarria.

Orduan, ehuneko txiki hori sortzeko bada, benetan merezi al du hondamendiak? Eta ez al da merkeagoa izango elektrizitatea kanpotik ekartzea? Batez ere aldez aurretik jakin badakigularik EAEn energia eolikoen bidez sortzeko gaitasun handirik ez dagoela. Ba horixe, noraezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.