Elkarretaratzera deitu dugu ekainaren 12rako, 18:30ean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Nafarroako Gobernuak zehaztu du zer lanpostutan baloratu daitekeen hizkuntzak jakitea: 1.459 postutan balora daiteke soilik ingelesa, alemana edo frantsesa, baina ez euskara; eta 459 postutan balora daiteke soilik euskara, baina ez ingelesa, alemana edo frantsesa. Eta, bistan da, espainiera nahitaezkoa da kasu guztietan.
Iraingarria da, Nafarroan, lanpostu batean ingelesa, alemana eta frantsesa baloratu ahal izatea baina ez euskara, hau da, Nafarroako hizkuntza. Eta 1.459 lanpostutan jokatu dezake horrela Nafarroako Gobernuak.
Ongi iruditzen ez bazaizu, zatoz ekainaren 12an Nafarroako Parlamentuaren aurrera.