2012. urtea: Eusko Jaurlaritzak, Patxi López buru zuela, eten egin zuen 2010. urtean irakaskuntzako sindikatuekin sinatutako lan akordioa, non irakasleen erretiro aurreratuei lehentasuna ematen zien. EAJk boterea berreskuratuz gero etenaldia kentzeko konpromisoa hartu zuen. Urte bereko abenduan Iñigo Urkullu izendatu zuten lehendakari. Etenaldia kendu al zen? Ez, horixe! (euskaldunaren hitza).
2017. urtea: Eusko Legebiltzarrak etendura kentzearen aldeko legez besteko proposamena onartu zuen. EAJk ez zuen jaramonik egin, eta gaia judizializatzeko aholkatu zuen, auzitegien epaia onartuko baitzuen (euskaldunaren hitza). Bien bitartean, PSEk esan zuen etenaldia kentzearen alde egon arren ezin zuela ezer egin, EAJrekiko gobernu akordioak galarazten zion eta.
2019. urtea: Eusko Legebiltzarrak lege proposamen bat onartu zuen, lan akordioaren etendura kentzeko. EAJk atzeratu egin zuen tramitazioa batzordean, legealdia amaitu arte (euskaldunaren hitza).
2022. urtea: 201/2022 epaia, etenaldia kentzearen aldekoa. EAJk, epaia onartu beharrean, errekurtsoa jarri zuen (euskaldunaren hitza). Kontua sub judice dago. Egunkarietan irakurtzen dudanean Imanol Pradalesek Madrilgo gobernuari bere konpromisoak betetzeko eskatzen diola, ezin dut irribarre ironiko bat erreprimitu.