Tolosa

Gutun irekia Arnaldo Otegiri

Joseba Aranburu Garmendia
2023ko azaroaren 25a
05:00
Entzun

2023ko uztaileko Espainiako hauteskundeen ondoren EH Bilduk hartutako jarreraren aurrean (PSOEko hautagaiari bere doako sostengua emanez), nire iritzia eman nahi nuke gutun ireki honen bidez.

Ni izan nintzen hauteskunde horietan EH Bilduri botoa eman zioten milaka euskaldun horietako bat. Eta hori egin nuen abertzale, independentista eta ezkerrekoa naizelako. Eta Euskal Herriko eskubide nazionalak eta sozialak Madrilen defendatzeko orduan ezker abertzalea aukerarik onena zelakoan.

Hilabete batzuk geroago, ordea, tristuraz ikusten dut hori ez dela gertatu. Hasieratik bertatik EH Bilduk esan zuelako Sanchezi trukean ezer eskatu gabe babesa emango ziola, Espainiako eskuin muturrari gobernura iristeko aukerak mozteko. Gauza bera errepikatu dute azken hilabeteetan ezker abertzaleko politikariek, Arnaldo Otegi barne. EH Bildu izan da alderdi bakarra Sanchezi debaldeko sostengua eman diona. Katalanek, galiziarrek eta EAJk berak, ordainetan, kontrapartida politiko mamitsuak atera dizkiote PSOEri. EH Bilduk, nahita, bat ere ez.

Otegi jauna, nire asmoa izan balitz eskuin mutur espainiarra gobernura ez iristea, PSOEri emango nion zuzenean nire botoa. Zerbait gehiago nahi nuelako eman nion zure alderdiari, baina huts egin dit. Nik ez dut uste alderdi abertzale baten zeregina denik Espainia salbatzea eskuin muturraren mehatxutik. Askoz gehiago egin behar du. Aukera paregabea galdu dugu Euskal Herriko eskubide nazionalak eta sozialak mahai gainean jartzeko, katalanek egin duten modura. Etsigarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.