Andoain

Kale egoera eta eguberriak

Julen Ulanga Ganuza
2025eko abenduaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urte bukaera hausnarketak egiteko garaia izaten da, urteak utzi dizkigun berri positibo zein negatiboei erreparatzeko garaia, baita hurrengorako asmoak eraikitzeko garaia ere. Baina, pentsa: gogoeta hori kale egoeran egin beharko bazenu, hotza zein euria bidelagun duzularik? Diru sarrerak bermatzen dituen errenta murriztuko balizute, gizarte baliabide baten menpe egoteagatik? Aste batean aterpetxean egon, eta bestean, aldiz, kalera joan beharko bazina? Eta familia sarearen haustura etengabekoa balitz?

Besteak beste, Kale Gorriak-ek egindako azken txostenak adierazi zuen egoera hori hiriburuetan zabaltzeko joera dagoela. Horren adibide da Donostia. Azkeneko aldiz, 413 pertsona zeuden egoera horretan; aurreko aldian baino 193 pertsona gehiago. Benetan deigarria da, izan ere, soilik Martutenen 127 pertsona zeuden.

Erabaki makroak zein mikroak behar ditugu horrelako egoera konplexuei aurre egiteko. Egin litezkeen mikro horiei dagokienez, adibide da Batuz elkarteak Donostialdean garatzen duen Zutik esku hartze programa: lehen erantzun bat ematen da kaleko behaketaren bitartez, gazte komunitatearen ahalduntzea bultzatzen da formakuntzak eginez eta gizarte zerbitzuen sistemen arteko elkarlana sustatzen da. Sistema hori da. Kalea nirea, zurea zein denona delako, sistemen elkarlana sustatzeko espazio gehiago behar ditugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.