Euskal Herriko Nafarroako Karlista Alderdiaren idazkaria

Karlismoa

Jesús Maria Aragón Samanes
2025eko irailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIAk irailaren 4an argitaratutako artikulu batean, Unai Apaolaza Amenabarrek sinatua, idazlearen ezinegona eta frustrazioa sumatzen zen Euskal Herriko politikarekiko XIX. eta XX. mendeetan, eta Karlismoa —sasikarlismoa, hobeto esanda— erruduntzat jotzen zuen. Karlismo mota hori —«mamua», ongi esaten duen moduan—, bere etsaiek, liberalek, Kapitalaren morroiek zabaldu zuten irudia da; beraz, ez da benetako Karlismoa.

Hobe egingo luke autoreak Nazionalismoaren barrenari begiratuko balio, eta bere mugak aztertuko balitu!

Karlismoa Herriaren Foruen defentsan agertu zen, hori agerian dago Historian, eta horretan jarraitzen du. «Logika, Ikuskera Karlista», herriarena da, ez estatuarena.

Ea ba behingoz, XIX. mendeko liberal gezurtien leloa, zeinak Karlismoari botatzen zion bere frustrazio guztien errua —hala nola bere lurralde eta gizarte antolaketa modua ere; estatu-nazioa— atzean uzten dugun eta zerbait berria eraikitzen dugun elkarrekiko, bai pertsonen, bai taldeen arteko begirunean, eta Kulturan, bere zentzu zabalean oinarritua —demokratikoa politikan, hezkuntzan, gizabidean, norberaren eta taldeen ezaugarri propioak onartuz eta miretsiz…—, sinplismoan eta manikeismoan erori gabe, baita erredukzionismotik eta fanatismotik aldenduz eta baztertuz ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.