Barakaldo

Proposamena

Mikel Fernandez Minguez
2026ko abuztuaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bederatzi egun dira, non irribarrea eta baikortasuna nagusi diren. Bederatzi egun dira, non lau haizeetara botatzen ditugun gure aldarriak. Bederatzi egun dira, non urtean zehar ikusten ez dugun jendearekin lotzen garen. Bederatzi egun dira, non arrazismoari eta xenofobiari harresia jartzen baitiegu. Bederatzi egun, non inoiz baino gehiago gure ikurrak harrotasunez ateratzen ditugun. Laburbilduta, horiexek dira Aste Nagusiaren balioak; hori dela eta, urtean zehar ere animatzen zaitut balio horiei eustera, zeren, gaur egun gure bizikidetza, aniztasuna eta burujabetza —gizaki eta nazio gisa— ezegonkortzen dituzten elementuen aurrean baikaude, besteak beste, eskuin muturra, edota pertsonak erdigunean jartzen ez diren politikak. Horregatik guztiagatik, honako proposamen honekin natorkizue: ondo legoke Bilboko jaiak luzatzea 356 egun; halaxe, gizarte justuagoa litzatekeelakoan nago. Ez dira pasatuko!!!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA