Sokoaren balio kolektiboez arrajabetu nahian artikuluak niri zuzendutako solasak ditu, eta horrek irakurleentzako zuzenketa hauek eskatzera behartzen nau.
Gaitzesten dut Sokoaren interes sozialaren kontrako jokabide oro; 2014ko ekainaz geroztik ez naiz gehiago haren zuzendari nagusia.
Ondotik, Herkideren gobernantzan dagoen blokeoa bozketa demokratiko baten emaitza da, eta ez dut horretan parte hartu, eta ez dagokit horri buruzko iruzkinik egitea.
Errepikatzeko arriskuan, nire semearen hautagaitza, berak hautaturik, sozietaterako bazkideen biltzarreko bozketa subiranorako hautagaitza da, eta haren eskubiderik funtsezkoena. Legearen arabera, bazkide guziei biltzarra baino hamabost egun lehenago jakinarazi zitzaien desmartxa hori.
Azkenik, gaitzesten dut «boterearen pertsonalizazio» eta «akziodun minoritarioen rolaren ahultzea eta sorrerako printzipio kooperatiboen andeatze» oro, eta horren kontra, emaitza ekonomiko zehatzak ez ezik, batez ere, ondasun kolektiboaren zerbitzuko Iparraldean azken 46 urteetan egin ibilbide militantea aitzinera eraman nahi dut.
Erantzun eskubide hori legezko eskakizunen arabera argitaratuko den esperoan, har ezazu, argitalpen zuzendari anderea, nire begirune zehatza.