Barakaldo

'Sukran'

Mikel Fernandez Minguez
2025eko irailaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oporrak Bakean programari bukaera eman genion. Beti bezala, tristura nabaria zen familia harreretako kideen begitartean; dena dela, ez dut zalantzarik aldarte ilun hori indar bihurtuko dela Saharar Herriaren alde egiten jarraitzeko. 

Ildo beretik, aireportuan geundelarik, gure elkarteko kide batek haserre komentatzen zidan borrokan jarraitu eta herri ahaztu hori erdigunean jarri behar dugula. Unai, iritzi berekoa naiz: ez dago dudarik orain dagokiguna dela kausa honen ahalik eta ikusgarritasun handiena ekartzea gure herrira —bai eta Euskal Herri osoan zehar ere—. 

Horretarako, gure aurrean udazken ederra dugu, zeinaren bidez saiakera egingo baitugu Barakaldo Saharaz blaitzeko. Zentzu horretan, jakin badakigu erronka ez dela makala; hori dela eta, gizartearen eraldaketan sinesten duzun horietako bat bazara, zure laguntza behar dugu. Erronka onartzen duzu? 

Berriro eskertu nahi ditugu harrera familiak —eta gurera hurbildu direnak—, beren konpromisoari eusteagatik; azken batean, zuek gabe, Barakaldo Sahararekin Salam elkarteko haima desegin egingo zen. Sukran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.