Pasaia

Trenen abiadura

2026ko otsailaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela urte asko, asko, hegazkinak hasi ziren erortzen. Ez hegazkin guztiak, ez, jakina!, baina batzuk bai. Zubiren bat ere apurtu zen haizearengatik, eta beste zubi bat suntsitu egin zen, soldadu saldo baten igarotzerakoan.

Gauza da ikertu zutela hori guztia, eta konturatu ziren materialen nekea kontuan hartu behar zela. Hegalek, hegaldi bakoitzean, dar-dar egiten baitute etengabe, eta horrek materialaren nekea eragiten du. Estruktura guztiek gauza bera nozitzen dute. Trenbideen trabesek ere bai. Ezberdintasun bakarra da hegazkinek ezin dutela abiadura murriztu, eroriko zirelako. Baina trenek bai, istripua gerta ez dadin. Eta hori da, hain juxtu, gertatzen ari dena.

Garraio Ministerioan lan egiten bada, kontzeptu hori eta beste batzuk gogoan izan behar dira, bai ala bai. Ez bakarrik ulertu, barneratuta egon behar dira. Beharbada, garrantzi handia dauka zein ikasketa dituzten bertan lan egiten dutenek, eta zein bizitza profesional izan duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA