Zarautz

Venezuelako petrolioa

2026ko urtarrilaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trump presidentearen maila etiko baxua agerian uztea oso erraza da, eta ez da soilik Israeli saldu dion armamentua Israelgo genozidek ondo erabili dutela esateagatik, baizik eta Epstein auzian parte hartzeagatik. Izan ere, lekuko batek esan duen bezala, Trumpek adingabekoekin antolatzen zituen jaietan sexua zegoen tartean.

Orain, Donald Trumpek esan digu Venezuelako petrolioa Estatu Batuetakoa dela. Galdera da: Nondik dator baieztapen bitxi hori? Historia pixka bat eginez, Chavismoa boterera iritsi aurretik, Estatu Batuetako transnazionalek —horien artean Standard-oil delakoak—, oso prezio baxuan lortzen zuten petrolioa. GĂ³mez presidentearen diktaduran (1908-1935), adibidez, Venezuelako petrolioa ateratzeagatik lortutako 100 eurotik 92 AEBetako transnazionalentzat ziren. Ondoren, Carlos AndrĂ©s PerĂ©z edo Luis Herrera Campins bezalako presidenteak boterera iritsi zirenean ez zen egoera aldatu, Gomezek markatutako bideari jarraitu ziotelako. Eta bitartean, beste presidenteren bati petrolioaren irabaziek herriarengan eragin handiagoa izan zezaten legeren bat egitea bururatzen bazitzaion iraultzaren bidez, kendu egiten zuten.

Suposatzen dut orain Trumpek esaten duenean Venezuelako petrolioa berea dela, Chavesek egin zuen legediaren aldaketan pentsatzen duela, eta horrek AEBetako petrolio enpresetan izan zuen eraginean. Ameriketako Estatu Batuetako hiru petrolio-enpresetatik bakarrak onartu zituen baldintza berriak: Chevronek. Exxon M. eta Conoco P. enpresek ez zituzten onartu. 2008an, Chavesek transnazional horien petrolio-espoliazioa amaitu zuenez, Exxon M. petrolio-enpresak Venezuelako gobernua epaiketara eraman zuen. Niretzat arrazoirik gabe; Exxon M. petrolio-enpresa Stardar-Oil petrolio-enpresaren oinordekoa denez, urte asko zeramatzan ia oparitua zen Venezuelako petrolioarekin aberasten. Gauzak horrela egonda, argi geratzen zait Trumpentzat Venezuelako okupazioa negozio bat dela, eta ziur aski ondorio tragikoak ekarriko dituela. Beraz, nire ustez, Trumpek Maduro askatu beharko luke, eta militarrak Venezuelatik erretiratu beharko lituzke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.