OSCAR SARIAK

'Spotlight' garaile Oscar sarietan

Thomas McCarthyk zuzendutako lanak irabazi du film onenaren saria. The Revenant-ek ez du espero bezainbeste sari jaso, baina bai garrantzitsuenetakoak; zuzendari eta gizonezko aktore onenarenak.

jon olano
2016ko otsailaren 29a
11:46
Entzun

Protagonista ugari izan ditu Oscar sarietako 88. edizioak. The Revenant filma zen faboritoa sari garrantzitsuenetan, hamabi izendapen baitzituen, eta horietako hiru eskuratu ditu; tartean Alejandro Gonzalez Iñarritu izendatu dute zuzendari onena eta Leonardo Di Caprio aktore protagonista onena.

Inor gutxik lortu duena lortu du Iñarrituk; bi urtez jarraian zuzendari onenaren saria jasotzea -iaz, Birdman-i esker eskuratu zuen-. Di Capriok, berriz, seigarren izendapenean lortu du saria. Bestalde, Brie Larsonek irabazi du emakume aktore onenaren saria, The Room-en eginiko lanarengatik.

Film onenaren saria, ordea, Spotlight ikerketa kazetaritzari buruzko pelikularentzat izan da. Mad max izan da sari gehien bildu dituena, guztira sei lortuta.

Beste sari batzuen artean, aipagai da Enio Morriconek bere lehen Oscarra eskuratu duela 87 urterekin The hateful eight filmaren soinu banda egiteagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.