BERRIAlagunek merkeago eta aurrez eskura ditzakete Zetak-en hurrengo ikuskizunerako sarrerak

Igande goizeko hamarretatik aurrera BERRIA dendan eskuratu ahal izan dituzte sarrerak BERRIAlagunek, baina agortu dira dagoeneko.

San Mames beteta, Mitoaroa III ikuskizunaren lehen emanaldian. ANDONI CANELLADA / FOKU
San Mames beteta, 'Mitoaroa III' ikuskizunaren lehen emanaldian. ANDONI CANELLADA / FOKU
mikel p ansa
2026ko ekainaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mitoaroaren hirugarren ekitaldiaren oihartzunak ez dira itzali oraindik San Mamesen, eta hurrengo saiorako motorra piztuta daukate dagoeneko Zetak taldeko kideek. Beste ikuskizun bat iragarri dute urtarrilerako, eta igande honetan, ekainak 21, jarri dituzte sarrerak salgai. BERRIAlagunek aukera izan dute sarrerak aurretiaz eta merkeago erosteko, baina agortu dira sarrera horiek. 

BERRIAlagun bakoitzak nahi beste sarrera erosteko aukera izan du. 48,5 euroan saldu dira sarrera horiek —kudeaketa gastuak barne—, eta harmailakoak ziren guztiak.

Ia bi urteko abentura izan da Mitoaroa: 2025eko urtarrilean izan zen lehen emankizuna, Iruñeko Nafarroa Arenan; 30.000 lagun inguru elkartu zituzten orduan. Handik bederatzi hilabetera, Donostiako Illunben, bigarren emankizunean, 40.000 lagun elkartu zituzten. Eta asteburu honetan, 80.000 zale inguru joan dira hirugarren emankizunera, Bilboko San Mames estadiora. 

BERRIAk, 23 urte

Justu gaur bete ditu urteak BERRIAk; 2003ko ekainaren 21ean argitaratu zen lehen zenbakia, eta gaur 23 urte bete ditu egunkariak, beraz. Urteurrenarekin batera, kanpaina berezi bat abian izan du BERRIAk: euskarazko egunkari nazionala babesteko ekarpena egiten dutenek elastiko bat jasoko dute opari. Promozio hori ere gaur bukatuko da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA