Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' eta Olaia Inziarteren 'Zerrautsa' dira BERRIAko irakurleen 2025eko gustukoenak

Joxemiel Amundarainek eta Oskia Ollakarizketa Iriartek irabazi dute Elkarren bonua. Guztira 728 lagunek parte hartu dute liburu eta disko gogokoenak aukeratzeko galdeketan.

Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' liburua eta Olaia Inziarteren 'Zerrautsa' diskoa. BERRIA
Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' liburua eta Olaia Inziarteren 'Zerrautsa' diskoa. BERRIA
2026ko urtarrilaren 7a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurten ere, BERRIAk urteko liburu eta disko gogokoenak bozkatzeko eskatu die irakurleei. Botoa eman duten 728 lagunen arabera, 2025eko libururik gustukoena Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen izan da, eta diskorik kutunena, berriz, Zerrautsa, Olaia Inziarterena.

Irakurleen libururik gustukoenetan bigarrena Laura Mintegi Lakarraren Akabo izan da, eta diskorik gogokoenetan bigarrena, Gorka Urbizuren Bakan (I). Esteka honetan ikus daiteke BERRIAko irakurleen 2025eko liburu eta disko gustukoenen zerrenda.

Bestalde, Elkar dendetan erabiltzeko bi bonu zozkatu ditu BERRIAk galdetegia erantzun duten guztien artean. Irabazleak Joxemiel Amundarain eta Oskia Ollakarizketa Iriarte izan dira. Atzo bukatu zen galdetegia egiteko eta zozketan parte hartzeko epea.

Uxue Alberdiren Hetero liburua eta Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoa izan ziren 2024ko gogokoenak. 2023an, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua eta Zetak taldearen Aaztiyen lana gailendu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.