Euskal kulturaren orainari eta geroari begiratzeko, Euskal kultura gaur eta bihar jardunaldia egiten ari dira Aretxabaletan bi egunez (Gipuzkoa), Mondragon Unibertsitateko Huhezi Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen campusean. Huheziko Euskal Kulturaren Eragiletza masterrak eta Kultur eta Sormen Industriak graduak antolatu dute jardunaldia. Atzo hasi zen, eta BERRIA zuzenean ematen ari da. 09:00etan hasiko da gaur.
Ikusi gehiago
Bi egunotan, askotariko hizlariak bildu dira Ideienea aretoan, elkarrekin gogoeta egiteko euskal kulturaren egoeraren eta erronken gainean. Horixe baita jardunaldien asmo nagusia, Eneko Bidegain Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikertzaileak BERRIAri azaldu dionez: «Gure galdegai nagusia da zein diren euskal kulturgintzaren momentu honetako galdera garrantzitsuak eta etorkizun hurbilera begirako erronkak. Galdera horien erantzunen bila gabiltza gu urte osoan, eta, tarteka, halako topaketak egin nahi izaten ditugu. Batetik, egiten ari garenaren berri emateko, baita ikasleek egiten dituzten master bukaerako lanen ikerketak aurkezteko ere. Baina baita jendea gonbidatzeko ere galdera horiei beren erantzunak ematera, hipotesiak eta proposamenak egitera, eta ikuspegi edo arlo diferente horiek guztiak elkarrizketan jartzeko. Helburua hori da: elkarrekin joan gaitezen gure kezka eta galdera horiei erantzunez».Â
GAUR:
09:00. Euskal kultura ‘salgai’?. Jon Basaguren, Amets Aznarez, Iǹƒigo Etxezarreta eta Aitor Servier. Moderatzailea: Sara Iriarte.
10:30. Elkarrizketa: Ximun Fuchs. Elkarrizketatzailea: Ane Zuazubiskar.
11:30. Atsedena. Kafea.
12:00. Mahai ingurua. Zein da Euskal Herriko musikagintzaren argazkia?. Thierry Biskari, Anne-Lise Arnaud, Ruth Manzano (Musika Bulegoa) eta Koldo Otamendi. Moderatzailea: Arkaitz Biain.
13:30. Etena.
15:00. Kultura politikak eta herri ekimenak. Jon Agirresarobe, Johaǹƒe Etxebeste, Karmelo Landa, Jaime Otamendi eta Agurtzane Aizpuru. Moderatzailea: Eneko Bidegain.
16:15. Programazio nazionalerako bideak. Naroa Etxeberria eta Asier Galarza.
16:45. Aiaraldea Ekintza Faktoriaren kultur eskaintza. Maider Ramirez eta Arkaitz Uranga.
17:45. Bakarrizketa: Idoia Torregarai.