Dudarik balitz, Fermin Muguruzak bi hitzetan laburbildu du begien bistan daukan hurrengo urratsa: «Belodromotik mundurat». Irailaren 24an, Donostiako Belodromoan eta 3.000 lagunen berotasunaren babesean estreinatu zuen musikariak bere azken mundu biraren nondik norakoak kontatzen dituen Muguruza FM 40 Tour dokumentala, Zinemaldian. Espero gisara, hura ez zen, inondik ere, lanaren helmuga bakarra izanen, eta, hain zuzen, datozen aste eta hilabeteetan harekin eginen duten birari buruzko xehetasunak jakinarazi dituzte orain. Zinema aretoetara noiz ailegatuko den iragarri dute, besteak beste: azaroaren 13an jarriko dute ikusgai Hegoaldean; Iparraldean, azaroaren 25ean.
Ikusi gehiago
Dena dela, zinema aretoetan herritar guztien eskura izan aurretik ere zenbait geldialdi eginen ditu dokumentalak. Ostegun honetan bertan, urriaren 8an, Okzitaniako Tolosan erakutsiko du filma Muguruzaren lantaldeak, American Cosmograph zinema areto historikoan. Ondotik, Mexiko Hiriko Docs MX jaialdian emanen dute; urriaren 23an eta 24an izanen da hori, zehazki.Â
Azaroan, Bartzelonako In-Edit festibalean eta Londresko Doc'n Roll UK jaialdian eginen ditu geldialdiak Muguruza FM 40 Tour-ek, azaroaren 4an lehenbizikoan, eta azaroaren 7an bigarrenean.Â