BerriaTB

Formol 'Etxeko leihotik'

Berria TBren saioaren laugarren atalean, egunotan nola ari diren Formol Laborategiko kideek Maider Galardi F. Agirre kazetariari.

2020ko martxoaren 31
13:59
Entzun

Etxeko leihotik saioa abiatu zuen Berria TB-k gaur zortzi. Maider Galardi F. Agirre kazetariak egun hauetan hainbat talde telematika bidez nola komunikatzen diren erakutsiko digu. Etxetik ari da kazetaria, talde horien bilera horietako batean parte hartuz. Saioak 14:00etan daude ikusgai.

Lehena Ur handitan saiokoekin egin zuten, eta Pello Armendariz, Olatz Salvador eta Julen Idigoras Skakeitan musika taldeko kideak izan ziren bigarrenaren protagonistak.

[youtube]https://youtu.be/AKW-fooeXSo[/youtube]

Konfinamendu agindua eman zenetik, askok baliatzen dituzte Internetek eskaintzen dituen erremintak bilerak egiteko. Lanerako batzuek eta senitartekoak eta lagunak ikusteko beste batzuek, ohikoa bilakatu da lantoki eta etxe askotan pantaila aurrean jartzea solastatzeko.

[youtube]https://youtu.be/ie-CMm-qD5I[/youtube]

Hirugarren atalean, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek egunotan nola ari den azaldu dio Galardiri.

[Youtube]https://youtu.be/oQkcprGvMZs[/Youtube]

Eskaintza, ugaritzen

Saio berri honek, hain zuzen, BERRIAk konfinamendua hasi zenetik ugaritu duen eskaintza osatzen du. Koronabirusak ekarri duen errealitateaz informatzeaz gain, euskarazko egunkariaren webguneak hainbat eduki jarri ditu sarean herritarren itxialdia errazteko. BERRIA Aretoan, egunero zenbait sortzailek euren lanak sareratzen dituzte. Horrez gain, Mantangorri haur eta gaztetxoentzako gehiagarria asteazkenetan ere argitaratuko da.

Bi atal horiek, gainera, BERRIAk iaz abiatu zuen podcasten atalari gehitu behar zaizkie. Azken podcasta duela bi aste atera zuten argitara BERRIAk eta Badok.eus atariak: Dunbala, euskal musikari buruzko podcasta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.