Jaurlaritzak aurten ez du Urruzuno gazte literatur saririk banatuko

Hezkuntza Sailak berak antolatutako sari gehienak «izoztu» ditu, datorren urtean berriro abian jartzeko asmoz

2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du Urruzuno literatur saririk deituko aurten. Hezkuntza Saileko arduradunek jakinarazi dutenez, sail horrek antolatutako sari ia-ia guztiak «izoztu» dituzte, krisi ekonomikoa dela eta. Urruzuno sarien xedea da Bigarren Hezkuntzako gazteen artean euskara sustatzea. 1985ean sortu zirenez geroztik, asko izan dira gazte sarituak; haietako asko euskal idazle, kazetari eta bertsolari ezagunak dira gaur egun. Hala Urruzuno saria nola gainerako gehienak hurrengo urtean berriro abian jartzea espero dute.

Harkaitz Cano, Iratxe Esnaola, Arkaitz Estiballes, Olatz Ibarluzea, Goiatz Labandibar, Jose Luis Padron, Xabi Paia, Mikel Peruarena eta Urtzi Urrutikoetxea, beste gazte askoren artean, beren lehen ipuin eta poemak Sagastiberri saileko liburuetan argitaratu zituzten, Urruzuno saria irabazi eta gero. Horretaz gain, beste gaztetxo literaturzale batzuekin Europan barrena hamar eguneko bidaia literarioa partekatzeko aukera izan zuten. Irlanda, Italia, Portugal, Bretainia eta Errumania ezagutu dituzte, besteak beste, sariaren orain arteko irabazleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.