Omenaldia

Joxan Artze oroituko dute San Telmo museoan

Apirilaren 24an ekitaldia egingo dute, Donostiako Udalarekin elkarlanean. Omenaldi eta eskertza ekitaldia izan nahi du.

Joxan Artze, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko apirilaren 10a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze idazle, txalapartari eta Ez Dok Amairu taldeko kidea. Eta omenaldia egingo diote Donostiako Udalak eta San Telmo museoak, apirilaren 24an.

"Haren poesiaren, musikaren, dantzaren, soinuen eta irudien arteko elkarrizketa" eginez oroitu nahi dute Artze, eta horretarako, ekitaldian parte hartuko dute haren lagun eta kolaboratzaileek. Apirilaren 24an izango da ekitaldia, San Telmo museoan, 20:00etatik aurrera. Momentuz ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Artzeren hitz asko abesti bihurtu ostean egin ziren ezagun. Mikel Laboak musikatu zituen haietako asko eta asko, baina ez hark bakarrik.

Diskurtso gogorra izan zuen Artzek, esate baterako artearen inguruan. Denborarekin hitzak aldatu arren, koherente izan zen.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.