Kritika. Literatura

Olgeta

'Ardi eta behi'.
'Ardi eta behi'.
2026ko urriaren 4a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

'ardi eta behi'

Liburuaren azaleko irudia begiratuta hor ikusten ditugu Ardi eta Behi aldapan behera goitibehera baten gainean, irribarre atseginarekin eta begirada zoro xamarrarekin. Ematen du marrazkilaria iragartzen ari dela bi pertsonaia hauen abenturak halakoxeak izango direla, ardia eta behia astoarena egiten, irakurleari barrea eta algara eragiteko.

Komiki-banda deitzen zaio liburu barruan topatuko dugunari, egunkarietako banden oinordeko izanik, gidoiek irakurketa azkarra erraztuko duten ezaugarriak dituzte; esaterako, elementu gutxirekin jardun eta horiek zukutzea.

Irudien komunikaziorako gaitasuna apartekoa da. Narratiboki ekarpen handia egiten dute irakurleak garbi antzeman dezan mugimendua, eta ezagut ditzan sentimenduak gorputz-aurpegietan marraztuta dauden emozio ñabartuen bidez.

Dituen hamazazpi kontakizunetatik bostetan bunbuiloak onomatopeia hutsez beteta daude, beste zazpitan ia hitzik ez da ageri, eta soilik bostetan garatzen da hitzen bidez istorioa.

Bilduma baten lehena da, bigarrena jada aurretiko salmentan dago.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA