Musika

Zetak-ek disko batean bildu ditu joan den ekainean San Mamesen emandako bi kontzertuak

'Mitoaroa III | San Mames 2026' izena jarri diote albumari. Plataforma digital guztietan dago entzungai, atzotik.

Zetak taldearen 'Mitoaroa III' ikuskizuna, Bilbon. ANDONI CANELLADA / FOKU
Zetak taldearen 'Mitoaroa III' ikuskizuna, Bilbon. ANDONI CANELLADA / FOKU
edurne begiristain
2026ko azaroaren 23a
16:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zetak taldeak 80.000 lagun bildu zituen joan den ekainaren 19an eta 20an Bilboko San Mames estadioan, Mitoaroa III izenburupean eskainitako bi emanaldietan. Hala, amaiera eman zion 2025ean abiatu zuen Mitoaroa izeneko emanaldien trilogiari. Orain, emanaldi horien zuzeneko grabazioak disko batean bildu ditu Pello Reparazek gidatutako taldeak, entzuleek berriz ere kontzertuko giroa bizitzeko aukera izan dezaten. Mitoaroa III | San Mames 2026 izena du zuzeneko lanak.

Diskoa atzotik dago entzungai plataforma digital guztietan. Kontzertuko abestiak ez ezik, une bereziak eta kolaborazioak ere biltzen ditu. Argitalpenaren aurretik, Xiberutikan Mendebaldera abestiaren zuzeneko bertsioa kaleratu zuen Zetak-ek aurrerapen gisa. 24. Korrikaren abesti ofiziala izan zen kantua, eta San Mameseko emanaldian Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdi izan ziren Reparazekin batera oholtza gainean.

Buesa Arenan, 'Km0'

Ekainaren 20an, Mitoaroa III emanaldia amaitu eta berehala, eman zuen musika taldeak hurrengo urratsaren berri: Gasteizko Buesa Arenan izango da, 2027ko urtarrilaren 16an, 22an eta 23an, eta Km0 izena hartuko duen ikuskizun berriak. Ziztuan bukatu ziren baterako zein besterako sarrera guztiak.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA