Arabako autobusek zerbitzu zabalagoa emango dute asteburu eta gauetan

Elkarrekin Ahal Dugu-k foru gobernuarekin izenpeturiko aurrekontu akordioaren harira, Araba erdialdeko eta Arabako Errioxako lineek maiztasun handiagoa izango dute, 300.000 euroko aurrekontu igoerari esker.

Araba Busen autobusak, artxiboko irudi batean. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Araba Busen autobusak, artxiboko irudi batean. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko ekainaren 25a
11:48
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabarrak tantaka ari dira ezagutzen EAJ eta PSE-EEk osaturiko foru gobernuak Elkarrekin Ahal Dugu-rekin egindako aurrekontu akordioaren emaitza. Gaur jakinarazi dute akordio horrek barne hartzen duen neurri berri bat, garraioaren esparrukoa: hain zuzen ere, hiru alderdiek 300.000 euro adostu zituzten Araba erdialdeko eta Arabako Errioxako autobus lineen maiztasuna handitzeko, eta uztailaren 1etik aurrera linea horiek zerbitzu zabalagoa emango dute gauetan eta asteburuetan.

Momentuz, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 10, 11 eta 13 lineei eragingo die neurriak. Hala ere, Elkarrekin Ahal Dugu-ko eledun David Rodriguezen ustez, laster «aurrerapen gehiago» lortuko dituztelakoan daude koalizio morekoak, neurria Araba osoko zerbitzuetara hedatzeko asmoa baitute. Autobus zerbitzuan dauden «hutsune handiak» zuzentzeko neurri egokia dela adierazi du Elkarrekin Ahal Dugu-k, baita mugikortasun arloan «lorpen garrantzitsua» dela ere. 

Zerbitzu berriak

  • 1. linea (Gasteiz-Zigoitia). Larunbat, igande eta jaiegunetan: 

    16:30 Gasteiz-Zigoitia; 17:15 Zigoitia-Gasteiz

  • 2. linea (Gasteiz-Aramaio). Larunbatetan:

    19:10 Gasteiz-Aramaio; 22:00 Aramaio-Gasteiz

  • 3. linea (Aramaio-Arrasate). Larunbatetan: 20:00 Aramaio-Arrasate; 20:30 Arrasate-Aramaio; 21:00 Aramaio-Arrasate; 21:30 Arrasate-Aramaio
  • 4. linea (Gasteiz-Narbaiza). Larunbat, igande eta jaiegunetan: 

    19:35 Gasteiz-Narbaiza; 20:25 Narbaiza-Gasteiz

  • 5. linea (Gasteiz-Dulantzi-Agurain-Araia). Lanegunetan: 

    6:15 Gasteiz-Dulantzi. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 23:30 Araia-Gasteiz. Larunbatetan: 

    0:30 Gasteiz-Araia

    ; 1:35 Araia-Gasteiz. Igande eta jaiegunetan: 

    16:30 Gasteiz-Agurain; 17:40 Agurain-Gasteiz

  • 6. linea (Gasteiz-Santikurutze Kanpezu-Lizarra). Larunbat, igande eta jaiegunetan: 21:15 Gasteiz-Santikurutze Kanpezu; 22:20 Santikurutze Kanpezu-Gasteiz. Larunbatetan bakarrik: 23:25 Gasteiz - Santikurutze Kanpezu; 0:30 Santikurutze Kanpezu-Gasteiz
  • 8. linea (Guardia-Oion-Logroño). Lanegunetan: 22:15 Guardia-Logroño. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 

    15:35 Logroǹƒo-Oion-Guardia; 16:40 Guardia-Oion-Logroǹƒo; 19:30 Logroǹƒo-Oion-Busto

    ; 20:10 Barriobusto-Oion-Logroǹƒo; 22:50 Logroǹƒo-Oion; 23:10 Oion-Logroǹƒo. Larunbatetan bakarrik: 

    23:20 Logroǹƒo-Oion; 23:40 Oion-Logroǹƒo; 1:10 Logroǹƒo-Oion

    ; 1:30 Oion-Logroǹƒo

  • 10. linea (Logroño-Haro). 

    Larunbat, igande eta jaiegunetan: 

    17:45 Logroǹƒo-Lezako Ospitalea; 18:30 Leza-Logroǹƒoko ospitalea. Larunbatetan bakarrik: 

    0:00 Logroǹƒo-Guardia; 0:35 Guardia-Logroǹƒo,

  • 11. linea (Logroño-Villabuena): 

    Larunbat, igande eta jaiegunetan: 20:50 Logroǹƒo-Villabuena; 21:50 Villabuena-Logroǹƒo. Larunbatetan bakarrik: 

    21:50 Logroǹƒo-Eltziego; 22:35 Eltziego-Logroǹƒo.

  • 13. linea (Gasteiz-Langraiz Oka-Uribarri Gaubea-Boveda). Larunbat, igande eta jaiegunetan: 

    18:00 Gasteiz-Langraiz Oka; 18:40 Langraiz Oka-Gasteiz. Larunbatetan bakarrik: 

    22:50 Gasteiz-Langraiz Oka; 23:30 Langraiz Oka-Gasteiz; 0:30 Gasteiz-Langraiz Oka; 1:10 Langraiz Oka-Gasteiz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA