Gasteizko Amvisa, greba eskubidea urratzeagatik zigortua

Gasteizko Udalaren ur zerbitzuen konpainia zigortu du epaileak, 2025eko grebetan langileak legez kanpo ordezkatzeagatik. Urtarrilean kaleratu zituen Amvisak langile horiek, zerbitzua udal langileekin betetzeko. Kaleratuentzat «konponbidea» eskatu du ELAk.

Amvisako aurrez aurreko arretako azpikontratako langileen greba, 2025eko azaroan. ELA
Amvisako aurrez aurreko arretako azpikontratako langileen greba, 2025eko azaroan. ELA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko martxoaren 2a
10:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Amvisa uren agentziako aurrez aurreko arretako langileak usu egon ziren greban 2024 eta 2025 bitartean. Azpikontrataturik zeuden langile horiek, eta lau hilabeteko greba egin zuten lan baldintzak hobetzeko, ELA sindikatuaren bultzadarekin. Greba horretan, ELAk salatu zuen Amvisak, «legez kanpo», langile propioak zein beren-beregi horretarako kontrataturiko langileak erabili zituela grebalarien zerbitzua betetzeko. Horrek grebalarien eskubideak urratzen zituela iritzita, salaketa jarri zuen ELAk epaitegietan, eta arrazoia eman dio sindikatuari Gasteizko Lan Arloko lehen epaitegiko epaileak: 7.501 euroko isuna ordaintzera zigortu du Amvisa, «greba eskubidea urratzeagatik».

Epailearen arabera, Amvisak kontratatua zuen segurtasun konpainiako langileak erabili zituen aurrez aurreko arreta zerbitzua emateko, greban zeuden langileen greba eskubidea urratuta. ELAk epaia begi onez ikusi badu ere, langile horiek gaur egun nozitzen duten egoera salatu du: sindikatuak gogorarazi duenez, urtarrilean, Gasteizko Udalak EH Bildurekin zerbitzua publiko egiteko akordioa iragartzearekin batera, Amvisak azpikontratako langileak kaleratu zituen. ELAren arabera, langileei «ez zieten inongo kalte ordainik eman, eta egun epaiketaren zain daude». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.