Hamar milioi euroren diru laguntzak Arabako zahar etxe pribatuen lan ituna ezartzeko

Abenduan sinatu zen lan akordioan jasotako hobekuntzak ezartzeko diru laguntzen deialdia argitaratu du gaur Arabako Foru Aldundiak, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioarekin hala adostu ondoren. 2028ra arte emango dira laguntza horiek.

Arabako zahar etxeetako langileak, aldundiaren egoitzaren aurrean egindako protesta batean, iazko abenduan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Arabako zahar etxeetako langileak, aldundiaren egoitzaren aurrean egindako protesta batean, iazko abenduan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko apirilaren 24a
10:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurtengo foru aurrekontuen negoziazioek berezitasun bat izan zuten: Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak 2026ko aurrekontu proiektua onartzeko «ezinbesteko baldintza» gisa ezarri zuen Arabako zahar etxe pribatuetako lan ituna sinatzea, aspalditik piztuta zegoen lan gatazka itzaltzeko. Azkenean, abenduan sinatu zen lan itun hura, eta Elkarrekin-ek foru gobernuarekin adostu zuen hamar milioi euroren diru laguntzak ematea akordioan jasotako hobekuntzak ezartzen laguntzeko. Gaur plazaratu da diru laguntza horiek eskatzeko deialdia: sektoreko enpresek hogei eguneko epea izango dute eskariak egiteko.

Koalizio moreak biziki goraipatu zuen erdietsitako akordioa, eta gaurko laguntzen deialdiaren bitartez «sei urte baino gehiagoko utzikeria amaitu» izana ospatu du batzarkide David Rodriguezek. Deialdiak 2.010.000 euroren diru laguntzak biltzen ditu 2026. urterako, eta 4,2 miliona eurorenak, berriz, 2027. eta 2028. urteetarako. Sektorean, ordea, guztiak ez daude ados ELAk eta patronalak aurrekontu negoziazioen itzalean lorturiko akordioarekin: LAB sindikatuak, esaterako, uko egin zion akordioa sinatzeari, argudiatuta ez zituela langileen lan baldintzak «blindatzen», eta iragarri zuen zahar etxeetan mobilizatzen jarraituko zutela. Baliteke, hortaz, diru laguntza horiek sektoreko lan gatazkak guztiz ez baretzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA