Labrazako parke eolikoaren aurkako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Ertzaintzak jakinarazi duenez, asteazkenean salaketa bat jaso zuen Arabako Labrazako parke eolikoa eraikitzeko lanetan ari diren bi makinaren aurka egindako erasoagatik. Ikerketa zabalik dago.

Labrazako parke eolikoa eraikitzeko lanak, artxiboko irudi batean. EUSKO JAURLARITZA
Labrazako parke eolikoa eraikitzeko lanak, artxiboko irudi batean. EUSKO JAURLARITZA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko martxoaren 6a
16:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hogei urtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eraikiko den lehen parke eolikoa izango da Oiongo Labraza herrian (Araba) egitekoak diren azpiegitura. Instituzioen onespena jaso badu ere, herritarren eta zenbait elkarte ekologistaren aurkako jarrera piztu du parke eolikoak hasieratik, izango lukeen inpaktu ekologikoagatik. Oraintxe, proiektuari buruzko bi administrazio errekurtso daude EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren eskuetan. Aurreko urteko azaroan hasitako lanek, ordea, aurrera jarraitu dute. Alta, gaur Ertzaintzak jakinarazi du lan horietako bi makinaren aurkako eraso bat salatu dutela, eta ikertzen ari direla.

Asteazkenean jaso zuen salaketa Ertzaintzak. Salaketa horren arabera, parke eolikoaren eraikuntzan diharduten bi makinari «eraso» egin diete. Ertzaintzak ez du zehaztu makina horiek nolako kaltea izan duten, baina ikerketa abian dela adierazi dute erakundeko iturriek. Aixeindar sozietateak kudeatzen ditu Labrazako parkea eraikitzeko lanak; Iberdrola enpresak ―enpresaren %60― eta Energiaren Euskal Erakundeak ―enpresaren %40― osatzen dute sozietate hori. EFEren arabera, enpresak garrantzia kendu nahi izan dio gertaerari.

Badirudi, urte askoren ostean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan berriro zentral eoliko bat eraikiko dela, eta Labrazakoa izango dela hori. Behin Eusko Jaurlaritzaren baimen guztiak izanda, Oiongo Udalak eman behar ditu hurrengo baimenak, baina duela gutxi udalak negoziatzeko eskatu zion Aixeindarri, herritarrentzako «eredurik onuragarriena» lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA