Ramiro Gonzalezek berretsi du AHTak lurpetik iritsi behar duela Gasteizera

Arabako Foru Aldundiak lurperatzearen alde egiten du, baina oraingoz ez dago aurreikusita. Ostegunean trenbidea integratzeko azterlan osagarria aurkeztuko dute Garraiorako estatu idazkariarekin batera egingo den bileran.

Gasteizko AHTaren proiektuaren simulazio bat. BERRIA
Gasteizko AHTaren proiektuaren simulazio bat. BERRIA
Aratz Aranburu
2026ko urriaren 13a
13:17
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak berretsi du abiadura handiko trena (AHT) Gasteiztik igarotzen denean lurpetik igaro behar duela. Arabako Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, hizpide izan du datorren ostegunean Gasteizko Abiadura Handia sozietateak egingo duen bilera. Izan ere, Jose Antonio Santano Garraiorako estatu idazkaria izango da bertan, eta Gonzalezek espero du lurperatzea egiteko kronograma bat lortuko dutela bilera horretan.

Ahaldun nagusiak gogorarazi du Garraio Ministerioak, Adifek, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta Gasteizko Udalak lurperatzea jasotzen zuen protokolo bat sinatu zutela, eta erakunde bakoitzak konpromisoa hartu zuen proiektua finantzatzeko. Gonzalezek azpimarratu du akordioak «indarrean» jarraitzen duela eta Espainiako Gobernuak konpromisoan «sinesten» duela. Gonzalezek berak Santanori idatzi zion ekainean, osteguneko bilera egin zedin eta ministerioak egoeraren berri eman zezan.

Halere, oraingoz ez dago lurperatzea aurreikusita, eta AHTa lur gainetik iritsiko da Dato kaleko geltoki berritura. Bileran trenbidea integratzeko azterlan osagarria aurkeztuko dute: dokumentuan lurpeko atari handi bat, bidaiarientzako gune berriak, 500 metroko nasak eta unibertsitatearekin lotura egiteko egiturak aurreikusi dituzte.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA