Mendebaldeko Sahararen gaurko egoeraz aritu dira Martin Ugalde Foroan

'Mendebaldeko Sahara, 50 urteko borroka' izenburupean aritu dira Gurutze Irizar, Fatimetu Zenan, Juan Karlos Izagirre eta Juan Mari Arruabarrena. Mahai-inguruaren bideoa ikusgai dago albiste honetan bertan.

Errefuxiatu sahararrak Tindufen (Aljeria).
Edu Lartzanguren.
2023ko azaroaren 28a
17:46
Entzun

Martin Ugalde Foroko saioa egin dute gaur, 19:00etatik 20:40ra, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde parkean. Mendebaldeko Sahararen egoera izan dute hizpide, eta Kristina Berasain Tristan kazetariak argitaratu berri duen 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburutik abiatu dira mintzakideak.

Berasainek gidatu du Sahara ondo ezagutzen duten lau hizlarien jarduna. Gurutze Irizar, sahararren exodoaren eta gerraren lekukoa; Fatimetu Zenan, erizain eta gazte sahararra; Juan Karlos Izagirre, sendagile eta politikaria; eta Juan Mari Arruabarrena, arkeologoa.

Gurutze Irizar Fatimetu erizaintza ikasketak bukatu eta gutxira joan zen Saharara. Hamabost bat urte egin zituen han, eta 1988aren amaieran itzuli zen Euskal Herrira.

Izagirre Donostiako alkatea izan zen 2011tik 2015era, EH Bildurekin, eta hainbatetan egon da sahararren errefuxiatu kanpalekuetan osasun lanetan boluntario gisa.

Zenan Tindufeko Saharako errefuxiatuen kanpamentuak jaio zen, eta Saharako Gazte Aktiboak elkartearen sortzailea da, Bachari Laabeidekin batera. Saharako errefuxiatuen kanpamentuekin lan egiten hasi ziren Euskal Herritik.

Arruabarrena hainbat aldiz egon da Saharako basamortuan, hango aztarna arkeologikoak ikertzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIA babestuz, harro herri! Martxoaren 14tik 24ra, ekarpenak saria du.