Fukushimako istripu nuklearra gertatu zenetik hamabost urte igarotzear diren honetan, munduko zentral nuklearrik handiena, Kashiwazaki-Kariwakoa, berriro martxan jarri dute gaur Japonian, Tepco Tokio Electric Power Company enpresa publikoak ohar bidez jakinarazi duenez. 2011ko martxoaren 11ko istripuaren aurretik, energia nuklearraren bidez lortzen zen herrialdean kontsumitutako energiaren %30, eta Japoniako gobernu kontserbadoreak duela gutxi iragarri du energia nuklearra lehenesteko estatu plan bat egingo duela —otsailaren 8an dira hauteskunde orokorrak egitekoak—.
Baina Tokioren erabakiak kezka eragin du. Zentral horretako erreaktore bat berriro martxan jartzearen kontra azaldu diren taldeek gogoan dute zer eragin zuen lurrikara batek eta ondoren tsunami batek Fukushiman: 19.000 hildako inguru batetik, eta desastre ekologiko bat bestetik.
Eremu sismiko batean dago uhartedia, eta, hortaz, erreaktorea martxan jartzearen aurka daudenek gutun bat bidali zioten Tepcori urtearen hasieran, erabakia indargabetzeko eskatzeko —40.000 bat sinadura bildu zituzten—. Nabarmendu zioten beldur zirela ez ote zen beste lurrikara bat gertatuko, eta ezin zutela saihestu hala sentitzea. «Onartezina da Tokiora argindarra bidaltzeagatik horrenbeste jenderi ikara eta antsietatea eragitea». Tepcoren presidente Tomoaki Kobayawakak esan zion Asahi egunkariari zentralen segurtasuna bermatzea etenik gabeko prozesu bat dela.
bizi osoko zigorra ezarri diote shinzo abe hil zuenari
Bizi osoko zigorra ezarri dio gaur Narako (Japonia) auzitegi batek 2022ko uztailaren 8an Shinzo Abe Japoniako presidente ohia (2012-2020) hil zuen gizonari. Beraz, kasu horretako epaileak onartu egin du fiskaltzak egindako eskaera. Kondenatuak 45 urte ditu, eta erruduna zela aitortu zuen urrian, epaiketa hasi zenean. Goi ganberarako egitekoak diren hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi batean hitz egiten ari zela hil zuen Abe, tiroz.Â
Tokiotik 220 kilometro ingurura dago zentral hori, ipar-mendebalderantz. 400 hektarea hartzen ditu, eta zazpi erreaktore ditu. Oraingoz, bakarra jarriko dute martxan; 1,36 gigawatt elektrizitate sortzeko ahalmena du bakoitzak —konparazio batera, Garoñakoak, Arabako mugatik kilometro eskas batzuetara zegoenak, 0,46 gigawatt sortu ahal zituen—.
Itsasoko energia eolikoak, porrot
Herrialdeko gobernu kontserbadoreak erregai fosilen inportazioak murriztu nahi ditu. Gainera, itsasoko energia eolikoa energia iturri gisa baliatzeko ahaleginak ez dira agintariek nahi bezala atera. Dena den, berriro energia nuklearren aldeko apustua egin arren, oraindik ere urruti dago duela hamabost urteko datuetatik. Izan ere, datu ofizialek diotenez, herrialdean kontsumitutako energiaren %5,6 besterik ez da lortzen energia nuklearraren bidez.
Izan ere, 2011koarekin konparatuta, egoera bestelakoa da. Orduan, 54 erreaktorek funtzionatzen zuten. Fukushimako istripuaren ondoren, ordea, denak itxi zituzten, eta iazko abuztura arte bakar bat ere ez zuten jarri martxan; aurrerantzean, funtzionatzeko baimena duten 33etatik, hamabost egongo dira gaur martxan.