Milaka eta milaka lagunek kaleak hartu dituzte Hegoaldeko herrietan eta lau hiriburuetan Palestinaren alde
Sindikatuek Palestinaren aldeko lanuztera deitu dute gaurko Hego Euskal Herrian. Arratsaldean, Gernika-Palestinak manifestazioetara deitu du herrietan eta hiriburuetan.
-
LABen arabera, 110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute eguerdian Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako manifestazioetan. ELAk patronalen, gobernuen eta alderdi politiko arduradunen egoitzak aukeratu ditu mobilizazioak egiteko.
-
Industriako enpresa handienetan, baita txikiagoetan ere, elkarretaratze ugari egin dituzte: CAF, Volkswagen, Mercedes, Fagor, Irizar eta Arcelor enpresetan, besteak beste.
-
Arratsaldean mobilizazio gehiago izaten ari dira: Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako manifestazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan, eta Gernika Palestinak eltze jotzeak egin ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta herrietan.
-
Elkartasuna esperantza da, Amagoia Mujika Tolaretxipiren analisia.
Gernika-Palestinak jakinarazi duenez, arratsaldean berrehun herritan eta hiritan baino gehiagotan egin dituzte mobilizazioak, tartean, Bilbon, Etxarri Aranatzen (Nafarroa), Usurbilen, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Gernikan (Bizkaia).




#U15 #Usurbil Palestinarekin bat. @GerPalesti2023 k deitutako mobilizazio jendetsua oraintxe: pic.twitter.com/bNOKwVBdEI
— noaua (@noaua) October 15, 2025
Ia 500 lagun batu gara #GernikaLumo burrunbada deialdian @GerPalesti2023
— Guernica Gernikara (@GGernikara) October 15, 2025
Gernikako herria beti Palestinako herriaren ondoan#PalestinaAskatu pic.twitter.com/PZgbpfP2rf
Gernika Palestinak deituta, manifestazioak eta eltze jotzeak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta herrietan, 19:30ean. Protestetan, manifestu bat irakurri dute antolatzaileek: «Libre izateko eskubidea errespetatzen dela bermatu behar du munduak». Gazaren kontrako genozidioa «keinuek» hauspotzen dutela ohartarazi dute, baita nazioartearen «pailazokeriak» ere.
Besteak beste, Barakaldon (Bizkaia) egin dute Palestinaren aldeko mobilizazioa:
🇵🇸 Barakaldon ere osen esaten dugu genozidioarekin negoziorik ez. Langileok Palestinarekin!#U15LangileokPalestinarekin #15OWorkersForPalestine#JarraiDezagunPalestinazHitzEgiten #KeepTalkingAboutPalestine #PalestinarekinKonpromisoBat #GenozidioaSTOP #RupturaConIsraelYa pic.twitter.com/rZUdXJFJ6a
— 𝔾 𝕋 ℤ 𝙼 𝚊 𝚛 𝚍 𝚊 𝚛 𝚊 𝚝 𝚜 🇵🇸 ↗️ ↙️ (@gtz_mardarats) October 15, 2025
Gernika-Palestinak herrietan heltze jotzeak antolatu ez ezik, Bilbon manifestaziora ere deitu du. Jende andanak egin du bat deialdiarekin.
. @GerPalesti2023-k deitutako manifestazioa hasi da. Jendetza berriro Bilboko kaleetan#PalestinaAskatu 🇵🇸#IsraeliBoikot pic.twitter.com/CiZdyIbFmZ
— LAB Bilbo (@LABbilbo) October 15, 2025
Iruñean, arratsalderako ere deitu dute manifestazioa UGT, CCOO, LAB, Steilas, Solidari, CGT, ESK, ENHE eta Hiru sindikatuek, Palestinari elkartasuna helarazteko. Sindikatuak baikor agertu dira, eta lanuzteen eta protesten balorazio ona egin dute.
Ehunka manifestarik eserialdia egin dute Bilbon ere, Jesusen Bihotza plazan, eta blokeatuta utzi dituzte errepideak eta tranbia zerbitzua. Israelekin harreman oro eteteko exijitu dute Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako protestan.


Gedar hedabideak kaleratu duenez, poliziek manifestarien aurka egin dute PSNren egoitzaren parean egin duten elkarretaratzea eta gero. Eguerdian ere istiluak izan dira Ikasle Abertzaleak antolakundeak deitutako manifestazioan, gazte batzuk Burger King seinalatzen ari zirela.
Bestalde, Donostiako eserialdiaren ondoren Ertzaintzak hainbat laguni jarraitu die, Gedarrek jakinarazi duenez, eta taberna baten barruan atxikirik ditu. Tabernako sarrera itxi dute, eta manifestariak inguruan bildu dira.

Iruñean, ehunka pertsona bildu dira PSNren egoitza aurrean, Nafarroako eta Espainiako gobernu sozialistek «konplizitatea» salatzeko.

Bilboko Metroak jakinarazi duenez, astegunetako ohiko zerbitzuaren %70 eskaintzen ari da arratsaldean. Goizean ere kopuru bera eman du.
Iruñean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak PSNren egoitzaren parean hasi du protesta, Sarasate pasealekuan.

Ikamak ere bat egin du goizerako deitutako manifestazioekin. Ohar bidez ziurtatu duenez, milaka ikasle batu dira greba orokorrera, eta kalera atera dira, Palestinari elkartasuna adierazteko. Nabarmendu dute ikasleen blokeak «arrakastatsuak» izan direla.

Ekin diote Palestinarekin Elkartasunak plataformak deitutako manifestazioari, Donostian. Hiriburuko errepideetako bat itxi dute eserialdia eginez, Jose Antonio Agirre zubiaren parean.
Jose Antonio Agirre zubia moztuta daukate Donostiako manifestariek, palestinar erresistentzia aldarri. pic.twitter.com/MYDM8GaXoW
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) October 15, 2025
Gasteizen, Palestinarekin Elkartasua plataformak deitutako manifestazioa abiatu dute 17:30ean, Katedral Berritik. Lovaina plaza hartu dute manifestariek, baita tranbia geldiarazi ere. Israel desegin! Harreman oro eten irakur daiteke pankartetako batean.
🇵🇸 Urriaren 15eko mobilizazio-egunaren barruan, manifestazio propioak antolatu ditu arratsalderako @Palestinarekin Elkartasuna plataformak.
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) October 15, 2025
Gasteizen, katedral berritik abiatu da mobilizazioa. Tranbia gelditu eta Lovaina plaza hartu dute manifestariek. pic.twitter.com/TaftN1R8kS
Nafarroako Gobernuak ere eman ditu lanuzteen jarraipen datuak. Jakinarazi duenez, osasungintzakoak ez diren 18.056 langile ditu erakundeak; horietatik 2.120k gutxieneko zerbitzuak eman behar zituzten. Gutxieneko zerbitzuak eman behar ez zituzten langileen artean, 2.536k egin dute lanuztea; hots, %15,91k.
Osasun langileei dagokienez, Osasunbideko 5.201 langilek gutxieneko zerbitzuak eman behar zituzten, eta 3.690 langile zeuden lanuzteetara deituta; horietatik 145ek bat egin dute, %3.93k.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, Osakidetzan goizeko txandako langileen %5,27k bat egin dute grebarekin. Araban %4,8k, Bizkaian %4,92k eta Gipuzkoan % 6,18k. Kategoria profesionalen arabera, intzidentzia %3,23koa izan da medikuen artean, % 5,08koa erizainen artean, eta %7,66koa gainerako langileen artean. Gaueko txandan, jarraipena % 0,05ekoa izan da, Osakidetzaren arabera.
Langile ugarik bat ere egin dute bat Palestinaren aldeko lanuztearekin. Hego Euskal Herriko industriako enpresa handienetan, baita txikiagoetan ere, elkarretaratze ugari egin dituzte: CAF, Volkswagen, Mercedes, Fagor, Irizar eta Arcelor enpresetan, besteak beste. Kristina Martin BERRIAko kazetariak eman du horren berri.