Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Guraso bakarrei 24 asteko baimena aitortu diete

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoi eman dio ama bakar bati. Epaiak dio guraso bakarrak «diskriminatuta» daudela
ELAko Jone Bengoetxea, Iratxe Ordorika eta Zuriñe Kintana, atzo Bilbon eginiko agerraldian.
ELAko Jone Bengoetxea, Iratxe Ordorika eta Zuriñe Kintana, atzo Bilbon eginiko agerraldian. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2020ko azaroak 19

Zuriñe Kintana ama bakarra da. Joan den urteko ekainean jaio zen haren alaba, eta, hura zaintzeko hamasei asteko amatasun baimena amaitu zitzaionean, bigarren gurasoari dagokion zortzi astekoa eskatu zion Gizarte Segurantzari, baina ukatu egin zion. EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen orduan, eta arrazoi eman dio: 24 asteko baimena izateko eskubidea dauka. Guraso bakarreko familiei eragiten dien epaia aitzindaria da, bikoteek seme-alaba jaioberriak zaintzeko duten denbora berbera aitortzen dielako guraso bakarrei. Auzitegiak esan du Kintanak eskubidea duela zortzi asteko baimen gehigarria jasotzeko, eta hori ukatzeagatik zigortu egin ditu Espainiako Gizarte Segurantzako Institutua eta Gizarte Segurtasuntzako Diruzaintza.

Epaia ez da irmoa, fiskaltzak helegitea aurkeztu baitio, baina bide bat ireki duela uste du ELA sindikatuak. Kintana pozik agertu da ebazpenarekin, eta guraso bakarren «diskriminazioa» amaitzeko pausoa dela esan du. Iratxe Ordorika ELAko kideak azpimarratu du ebazpena «berritzailea» dela, eta garrantzi handia duela, bai ikuspuntu juridiko batetik, bai genero berdintasunaren ikuspuntutik. Emakumeen lan baldintzetan eta bereziki kontziliazio eskubideetan eragina izan dezakeela nabarmendu du sindikatuak. Izan ere, guraso bakarreko familia gehienak andrazkoek osatzen dituzte.

Auzitegiak umearen interesak lehenetsi ditu, eta argudiatu du guraso bakarreko familiak «diskriminatuta» daudela, berdintasun eskubidea urratzen delako. Epaiak dioenez, bi guraso dituzten haurrek zaintzaz 24 astez gozatzeko eskubidea dute, eta «diskriminatzailea» da eskubide hori hamasei astera mugatzea guraso bakarra duten haurren kasuan. Gainera, auzitegiak ulertzen du legeak bermatzen duen berdintasun printzipioa urratuta dagoela guraso bakarreko familietan. Izan ere, epaiaren arabera, zortzi asteko sari gehigarria aitortu ezean, baztertuta egongo lirateke guraso bakarreko familiak eta, zeharka, emakumeak.

«Ikuspegi feminista»

Genero ikuspegitik ere analisia egin du auzitegiak ebazpenean. Azpimarratu du emakumeek pairatzen dituztela lanaren eta zaintzaren banaketaren desorekak, eta guraso bakarreko familiak gehienetan emakumeek osatzen dituztela: «Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna nahi da, baina, horren ordez, arrakala berri bat sortu da, berdintasunaren ikuspuntu funtzionalista lehenetsita. Ondorioz, guraso bakarreko familiak diskriminatu egin dira, eta, zeharka, emakumeak ere bai».

ELAren ustez, epaiak ezbaian jartzen du familia eredu «bakarra», horri buruzko ikuspuntua zabaltzen laguntzen du, eta, ondorioz, gizarte iruditeriaren «eraldaketarako» aurrerapauso bat ere bada. Sindikatuaren iritziz, gainera, epaiak atea irekitzen dio «ikuspegi feminista» bat duen jurisprudentzia berri bati.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hiesa: GIB positiboen ahotsa

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur

Paulo Ostolaza - BerriaTB

Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonari eman nahi izan die hitza BERRIAk: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte. BERRIAk sakon landu zuen gaia joan den igandean.

Gasteizen, Armentiako gas putzuak ustiatzeko proiektuan atzera egin behar izan zuen Jaurlaritzak. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Interes orokorra eta udal eskumenak aurrez aurre jarriko dituen zuzenketa bidean da

Jone Arruabarrena

Pil-pilean dago legearen inguruko eztabaida, EAJ eta PSEk aurkeztutako zuzenketaren ondoren. Zuzenketa onartuz gero, litekeena da ondorioak izatea udalen eskumenetan

<b>Gotzone Sagardui.</b> Osasun sailburua, atzo, Gobernu Kontseiluaren ostean egin zuten agerraldian. ©J. FONTANEDA / FOKU

Datu «txarrak» direla eta, osasun larrialdia ezarriko du berriz Jaurlaritzak

Berria

Espainiako Auzitegi Gorenak onetsi egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan osasun ziurtagiria erabiltzea. Ziurtagiria datuak apaltzeko «tresnetako» bat izango dela dio Urkulluk A. Iraola - J. Ordoñez- J. Senar

Ertzain bat bilaketa lanetan, atzo, Karrantza ibaian. ©Ertzaintza

Karrantza ibaian aurkitu dute igandean desagertutako 31 urteko gizona

Berria

Sendiak igandean jarri zuen salaketa, atzo aurkitu zuten Ramales de la Victorian (Espainia), eta Ertzaintzak gaur baieztatu du gorpua desagertuarena dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.