Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Ardatzari

Andoni Egaña -

2022ko abenduak 20

Jolas hutsa zen hasieran. Neurri, errima eta doinu jolas bat. Lehen eskolarteko txapelketa hartan, oinak ere eman egin zizkioten errazago ibil zedin. Tokitan geratu dira haien izenak! «Hauexek dituzu oinak, Maialen, bertso bat osatzeko: Marino, Pino, Cubino…».

Gerora ez zuen bestek emandako oinen beharrik izan. Berak asmatzen zituen. Urteekin pasatu zen oinak jasotzetik eskua ematera. Askotan gidatu izan gaitu jendarte honen ajeak detektatzeko garaian. Baina igandekoa bestelako zerbait izan zen. Jarreraz batik bat. Eskua ukabildu egin zuen hasieratik bukaerara. Ez naiz Messi, ez zait regatea interesatzen; ez naiz Mafalda, ez nago prest bere ardatzaren jiran mugitzen den mundu honetatik jaisteko; gurea ez da Atahualpa Yupankiren gurdi-ardatz kirrinkaria. Hizkuntzatik eta izaeratik gorpuztu zen gure bizitza-ardatz honi borroka gehiago erantsi zaizkio. Eta denetan eragin genezake. Esatea ez da aski. Egin egingo dugu.

Ukabilaz pintzela hartzea ez da erraza, eta goiz partetik pixka bat kosta zitzaion ohikoa duen trazo zehatza marrazten. Baina nik, fatxa banintz, birritan pentsatuko nuke aurrerantzean tren-bagoi batera ze jarreratan sartu. Mundua hankaz gora jartzea lortzen badugu, bi poltsatako bi ostadar, bi irribarre konplize bihurtuko dira…

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.