Onintza Enbeita.
BIRA

Asteroideak

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Soraluzeko emakume bat hil dute Benidormeko bere etxean. Senarra da susmagarri nagusia. Hori zioen notiziak. Ez da izango azeriarekin lo egiten izan den oilanda bakarra. Gure ondoan, etxean, lantokian, oporretara joaten garen hotel horretan, okindegian, aparkalekuan, azokan, kanpinean ere, makina bat egongo da, ikusten ez ditugun arren. Munduak ez du gauzak aldatzeko ezer egiten, ordea. Kapitalismoari komeni zaio patriarkatua, ondo datorkio gizartea gizon eta emakumeen artean banatzea. Asmakizun kulturalik errentagarrienetakoa da binarismoa. Bai, badakit zakilarekin edo aluarekin jaiotzen garela, baina gure sistema politiko-kulturala da nola sozializatuko garen erabakitzen duena. Biologiak ez du esaten gizonek andreak hil behar dituztenik, baina hil egiten gaituzte.

Bitartean, asteroide bat desbideratzea lortu dute zientzialariek. Badaukagu geure burua nola salbatu. Bejondeigula. Hemendik urte batzura kapaz izango gara planetaren biziraupena bermatzeko, baina barruan dagoen espezierik inteligenteena omen denaren erdiak beste erdia hiltzen jarraituko du. Zergatik eta asteroideetan jarri zaiolako beste erdiak bere menpean bizi behar duela. Eskala txikian eta handian, hemen eta hor, azpian daukatena baino hobeto bizi direlako jatorrarena egiten dutenak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.