Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Saltsa

Andoni Egaña -

2022ko abenduak 7

Frisiarrak duela bost urte ezagutu genituen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera etorri ziren. Euren hizkuntzan inprobisazioa indartzeko grina zuten eta hona etorri ziren gure berri jakitera.

Bi-hiru egunean haiekin ibilita, guk ere zerbait ikasi genuen. Nik behintzat ez nekien ordura arte frisiarren lurraldeak Herbehereen ze zati harrapatzen zuen. Ezta nederlandera ez zen beste hizkuntza bat bazenik ere lurralde hartan...

Finaletik finalera heltzen zaizkigu nonbait alde hartako albisteak. Atzo berripaper honen bidez jakin genuen bildts deritzan dialekto bat ere hitz egiten dela han, eta Gerard de Jong kazetariak eleberri bat argitaratu duela, estreinakoz, dialekto horretan idatzia. Nahiz eta Frisian hizkuntza nagusia frisiera izan, hizkuntza gutxituak babesten omen dituzte. Tira, ondo. Txikiak txikiagoari laguntzen ez badio... Elkarrizketa osoan deigarrien iruditu zaidana, irakaskuntzari buruz dioena da: «Eskoletan bildtsa irakasteko eskubidea dago, baina irakasle bakoitzaren erabakia da». Badakit errealitate bat eta bestea arras desberdinak direla, baina gurera ekarri nau gogoak. Edozer izanda ere irakaslearen erabakiaren esku utzitakoa, a zer saltsa sortuko litzatekeen eskola, irakasle, ikasle, guraso eta agintarien artean!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...