Fideua ganboi, shiitake eta ziazerbekin

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

400 g fideo lodi.
Tipulin 1.
2 baratxuri ale.
Ziazerba sorta bat.
8 shiitake pieza.
Dozena bat ganboi.
Gatza.
Oliba olio birjina.

1. Lehenik baratxuriak eta tipula zuritu, eta juliana moduan moztu. Zartagin zabal batera (ondoren fideua egiteko erabiliko dugun bera) oliba olio zurrusta bat gehitu, eta bertara barazkiak eta gatz pittin bat gehitu; erregosi hamar bat minutuz. Ondoren, shiitakeak ere juliana moduan moztu, eta bertara gehitu. Su ertainean beste bost bat minutu mantendu.

2. Bitartean, otarrainxkak zuritu. Buru eta azalak beste lapiko batean erregosi, olio zurrusta batekin. Pare bat minutu pasa ondoren, urez estali, eta hamar bat minutuz egosi. Ondoren, salda hori gorde.

3. Barazkiak dauden zartaginera ziazerba hostoak gehitu, nahastu, eta jarraian ganboi azalen egosketa saldatik lau bat kazokada gehitu. Irakiten hastean, fideo lodiak gehitu, gatz pittin bat ere bai. Kontuan eduki fideoak ganboien saldarekin estaliak egon behar direla. Horrela ez bada, salda gehiago gehitu. Irakiten hasi eta pare bat minutura, ganboi zurituak saldara gehitu. Sua bizitu eta bost bat minutu pasatu ondoren, eta ur guztia xurgatzen duenean, sua itzali.

4. Zerbitzatu aurretik, hiru edo lau bat minutuz mantendu zartaginean, ukitu gabe, pausan, horrela hezetasun guztia ongi xurgatu dadin, eta fideoek lehor itxura har dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.