Unai Hualde. Nafarroako Parlamentuko presidentea

«Gehiengoa izan nahi badu, EH Bildurekin hitz egin beharko du PSNk»

Asteazkenean galdutzat eman zen dena, baina azken unean askatu zen korapiloa. Hualderen iritziz, «itxaropen izpi» bat sortu da gobernurako negoziazioetan aurrera egiteko. Navarra Suma urduri nabari du.

joxerra senar
Iruñea
2019ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Zorion mezu ugari jaso du joan den asteazkenetik Unai Hualdek (Iruñea, 1976), EAJren NBBko presidenteak. Azkeneko unean, PSNk babestu egin zuen Geroa Baiko hautagaia NafarroakoParlamentuko Mahaiko presidente izateko. Bigarren presidente euskalduna izango da Hualde—aurrena, Ainhoa Aznarez—. Etzi bilduko da lehen aldiz parlamentuko mahaia, eta ostegunean eta ostiralean talde bakoitzeko ordezkariekin batzartu nahi du, inbestiduraren aukerak aztertzeko.Eskuina urduri nabari du orain.

Zalaparta handia eragin du asteazkenean gertatutakoak.

Badakigu Navarra Sumak beste aurreikuspen bat zuela. Azkenik, itxaropen izpi bat sartu da, gobernu aurrerakoian bide bat egiteko.

Udaletan gertatutakoak konfiantza kolokan jarri al zuen?

Bilerak hastean, bagenekien zer gertatu zen 2007ko abuztuan. Badakigu UPNren eta PSNrenarteko betiko konbinazio hori apurtu egin beharra dagoela ziklo berri bati ekiteko. Dena zalantzan jartzen duzu: azkenera artejoango al dira? Zer gertatuko da Ferrazekin? Udaletan gertatutakoaren ondoren, argi genuen edo zerbait gertatzen zela mahaiaren osaeran edo 2007ko abuztukoa errepikatuko zela.

Nolakoak izan dira mahaiaren inguruko negoziazio horiek ?

Batetik, PSNren eta Ahal Dugu-ren ikuspegitik, etorkizuneko gobernu horren ispilu izan beharko litzateke mahaia. Gure ikuspegitik, mahaiak gehiengoa islatu eta egonkortasuna irudikatu behar zuen. Navarra Sumaz gain, EH Bildu ere egon behar zen, bi indar horiekin osa daitekeelako 26ko gehiengoa. Apustua Navarra Sumaren alternatiba eraikitzea bada, EH Bildurekin akordioa lortzea ezinbestekoa da.

Arriskuan egon al zen gobernua osatzeko oraingo negoziazioa?

Parlamentuko osoko bilkuran bertan lortu zen akordioa, in extremis. Aurretik, akordioa hautsita zegoela iragarri genuenean, dena galdutzat eman genuen. Batzuek ez zuten hain argi negoziazioa hautsiko zela, baina guretzat oso zaila zen elkarrizketekin jarraitzea gobernu bat osatzeko.

Azken unean izan zen, baina zenbateraino irudikatu nahi izan zuen horixe bera PSNk?

PSNrekin dudan esperientzia ikusita, beti azkenera arte eramaten du negoziazioa. Bagenekien mahaiko presidentea hautatzeko bigarren itzulia iristean Navarra Sumaren eta Geroa Bairen artean aukeratu beharko zuela PSNk, eta bere apustua erakutsi. Abstentzioarekin edo boto zuriarekin Navarra Suma ateratzen zen garaile. Beraz, horren alde eginez gero, sinesgarritasunik ez lukete gero gobernua aurrera ateratzeko. Aukera hura aprobetxatu behar zen akordio bat lortzeko.

Akordioa lortu ondoren, zer pauso emango dituzue mahaiko kideen kopurua handitzeko?

PSNk txosten juridiko bat eskatu du nola egin ikusteko. Asteartean bilduko da lehen aldiz mahaiko eta eledunen batzordea, eta orduan ezagutuko dugu zerbitzu juridikoen ikuspuntua. Dirudienez, araudia aldatu beharra dago. Nafarroan, aniztasun handia dago, eta bost kideko mahaia txikia da. Ondo deritzogu araudia aldatzeari, gutxiengoan diren indarrek ordezkaritza izan dezaten.

Mahaiko akordioa lortzeak zer ondorio izango du?

Orain, beste atal batean sartzen gara. Zain gaude ea PSNren aurreneko zirriborroa zein den akordio programatiko bat egiteko. Gure iparrorratzaazken lau urteotan hartutako neurriak dira.

Aurreko legealdian, PSNk eskuinarekin egin zuen bat askotan. Zer espero duzue orain?

Azken lau urte hauetan urratsgarrantzitsu batzuk egin dira, eta ez dugu atzera egingo. Askotan,diskurtso batzuk erabiltzen dira; baina, egunerokoan, akordiorako puntu komunak daude. Alderdi sozialistarekin posible izan beharko litzateke ados jartzea.

Nolako gobernu eredua hobesten duzue?

Guk uste dugu, dagoen indar korrelazioarekin, koalizio gobernu bat izan beharko lukeela, Geroa Bai barruan dela.

Aurreko legealdian beste formula baten alde egiteak zuen aurka egin dezake?

Orduan, alderdien kuotaren aurka egin genuen, gobernabidea zailtzen zuelako. Alderdi askoginen. Uste dugu oraingo hau ez dela egoera berbera.

Orain arteko korapilo nagusia hor dago oraindik: PSNk ez du EH Bildurekin hitz egin nahi, baina horrek ziurtatzen du gehiengoa. Hori izango al da gakoa?

Legeak aurrera eramateko PSNk gehiengo parlamentarioa izan nahi badu, EH Bildurekin hitz egin eta eztabaidatu beharko du. Ez dago besterik. Navarra Sumaren jarrera kontrakoa izango da; ez du eskuzabaltasunik izango.

Zubi lana egin dezakezue?

Azkenean, aurreko legealdian,gobernu jardueraz gain, 90 lege aurrerakoi baino gehiago eraman ziren aurrera, eta lau alderdien artean bitartekaritza egin genuen. Horrek neke handia eragiten du, baina ondorioak, azkenean, denen onurarako dira.

Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak lotu ditu Espainiako eta Nafarroako gobernuen negoziazioak. Batak bestea baldintzatu dezake?

Nafarroan eskuineko gobernu bat izango balitz, oso zaila izango litzateke EAJk Sanchezekin eztabaidan jarraitzea. Orain, hark EAJrekin hitz egin behar du, eta ea zer hautatzen duen, zer babes eredu hartzen duen. Ciudadanosera joko balu, hemengo gobernabideak arrisku handiagoa izango luke.

PSNren aurka gogor jo du Navarra Sumak. Zer lortu nahi dute?

Nafarroaren gaia berriz ere ustiatu nahi dute, Espainian botoak ematen dizkietela pentsatzen dutelako. Hori da estrategia.

Ezin da baztertu Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak berriro egitea?

Politikan, egun batean toki batean zaude, eta beste egun batean, beste batean. Hauteskundeak berriro egitea ez nuke baztertuko, baina itxaropen handiagoa dugu gaur, astelehenean baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.