Azalore egosia kurriarekin eta bexamel goxoarekin

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2020ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Azalore eder 1.
Tipula gozo 1.
Litro 1 esne.
110 g irin.
100 g gurin.
Gatza.
Piper hauts beltza.
Kurria.

1. Bexamel goxoa egiten hasiko gara lehenik; horretarako: gurina lapiko batean jarri, eta tipula gehituko diogu, xehe-xehe moztuta. Hamabost bat minutuz su motelean erregosi.

2. Orduan, irina nahastu, eta, etengabe irabiatuz, esne beroa pixkanaka-pixkanaka gehituz joan. Gatz pixka bat bota, piper hauts beltza ere bai, eta bost minutuz irakin, nahasteari utzi gabe.

3. Bitartean, azalorea egosiko dugu. Urez beteriko lapikoa sutan jarri gatz pitin batekin, eta irakiten hastean, azalorea pusketa txikietan gehitu. Hamabost edo hogei bat minutuz irakin, gutxi gorabehera. Gaurko errezetarako ez dugu asko egosterik nahi.

4. Gero, ura ongi kendu, eta erretilu baten erdira atera azalore puskak.

5. Ondoren, egin dugun bexamel goxoarekin ongi estali azalore puskak. Eta, azkenik, kurri hautsa eskuarekin ongi zabaldu erretilu guztian. Horrek usain eta zapore ukitu berezia emango dio platerari. Animatu negu garaiko gure barazki preziatu hori dastatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.