Udare eta sagar-krema tarta

JUANAN RUIZ / FOKU.
Iker Markinez.
2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

2 errezil sagar

2 udare

Litro erdi esne

6 arrautza

200 gr azukre

50 gr irin

Banilla makilatxo bat

Gurina

Tartaren oinarria egiteko orea

1



Lehenik, krema prestatzeko, esnea berotzen jarri lapiko batean, banilla makilatxoarekinbatera. Bitartean, berriz, arrautzen gorringoak beste ontzi batean jarri.

2



Azukrea ontzira nahastu, eta etengabe irabiatu bost minutuz. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu.

3



Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu: banilla makilatxoa kendu, eta ontzian duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki etengabe nahastuz.

4



Errezil sagarrak eta udareak zuritu, erditik moztu, bihotza kendu eta puska txikietan moztu.

5



Zartagin batean gurin koilarakada bat ipini, eta, urtzen hastean, fruta pusketak gehitu:3 edo 4 minutuz erregosi. Ondoren, aurrez prestaturik dugun krema gehitu, nahastu, sua itzali, eta gorde.

6



Orea labeko erretilu batean zabaldu. Labea 160 gradutan berotu, sartu orea, eta 15 bat minutuz egosi. Sardexka batekin orea leku desberdinetan zulatu labean sartu aurretik, harrotu ez dadin.

7



Labetik atera, eta orearen gainean sagar eta udare krema zabaldu, eta berriz ere labean sartu: 180 gradutara igoko dugu labearen tenperatura,eta 20 bat minutuz mantendu. Azkenik, epeltzen utzi.

8



Lagungarri bezala, izozki goxo batekin zerbitza dezakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.