Elikadura. Errezeta

Onddoz beteriko milahostoa

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko urriak 27
OSAGAIAK

2 goilarakada irin

500 gr. onddo

Baratzuria 2 ale

Piper-hautsa

Gurina

Oliba olio birgina

Gatza

Hostopil xafla lau laukiluzetan moztu. Labeko erretilu batean ipini, eta, labea beroa dagoenean, sartu hogei minutuz. Ateratzerakoan, sartu ditugun laukiluzeak erabat hazita daudela ikusiko ditugu. Hozten utzi.

Lapiko eta zartagin zabal batean oliba olio txorrotada bota, eta berotzen jarri. Bi baratxuri aleak xehetuta bota, eta, jarraian, onddoak xafla finetan moztuta. Bost bat minutu pasatu ostean, piper hauts pixka bat bota, baita gatz pittin bat ere. Nahastu, eta sutatik atera ostean gorde.

Bexamela prestatzeko lapiko batean gurin koilarakada gehitu eta oliba olio txorrotada. Urtzean, bi koilarakada irin gehitu, eta ongi nahastu. Jarraian, esnea poliki-poliki gehituz joan, eta nahastu etengabe bexamel krema lortu arte.

Bexamel krema onddoekin nahastu.

Hostopil laukiluze bakoitza hiru xaflatan moztu, eta xaflen tarteak bexamel eta onddo kremaz bete. Horrela egin beste hostopil laukiluzeekin ere. Nahi izanez gero, mahaira atera baino lehen, berotu labean minutu gutxi batzuetan. Dena den, krema beroa egotea nahikoa da, oso goxoa gelditzen baita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna