Elikadura. Errezeta

Piper eta atun entsalada

JON URBE/ ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko irailak 21

OSAGAIAK

4 pertsonentzako osagaiak:

2 piper gorri.

Tipulina bat.

Letxuga gorria (haritz hostoa)

Atun freskoa.

Gatza.

Oliba olio birjina.

Sagar ozpina.

Piper gorri xehetua.

Uda amaitu bada ere, edozein urtarotan gustura jaten dugun entsalada horietakoa da gaurkoa.

Lehenik, labea berotzen ipini 200 gradutan, eta ondo berotu denean, labeko erretiluan 2 piperrak ipini. Labean sartuko ditugu, 25 bat minutuz, ongi gorritu arte. Atera eta epeltzen utzi ondoren, azal errea kenduko diegu.

Piperrak erabat garbituta utziko ditugu. Ondoren, letxuga hostoak garbitu, eta lehortuta, prest gorde gerorako. Ozpin olioa egiteko, tipulina zati txikietan moztu, katilutxo batean jarri, eta 2 goilarakada ozpin eta 6 goilarakada oliba olio gehitu, gatz pittin batekin batera. Ongi nahastu.

Azkenik, atunarekin jarraitzeko, xafletan moztuko dugu. Plantxa bat berotzen jarri, eta beroa dagoenean, atuna ipini plantxan, gatz pittin bat bota eta olio txorrotada bat ere bai. Minutu batez eduki, eta buelta emango diogu. Horrela, xerra guztiak plantxatik pasatu.

Platera prestatzeko, piper pusketak gatz pittin batekin jarriko ditugu. Ondoren, letxuga hostoak, eta gainean, atun xaflak. Dena ozpin olioarekin ongi busti, eta galiziarrek egiten duten moduan piperrautsa ere bota diezaiokegu. On egin!!

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Jendea maskararekin, Ordizian. ©JON URBE / FOKU

Maskara derrigorrez erabili behar da Europako zenbait herrialdetan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19ari aurre egiteko maskararen erabilera derrigortu dute herrialde batzuek, eta 100 euroko isunak ere jarri dituzte indarrean.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, lau kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Bihar hasiko dira PCR probak egiten herrian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna