Elikadura. Errezeta

Barazki menestra

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko martxoak 3

OSAGAIAK

4 pertsonarentzat:

Dozena bat orburu.

Kilo laurden leka.

Dozena erdi zerba.

2 azenario.

200 g ilar fresko aletu.

Tipulin sorta bat.

Ziazerba sorta bat.

Lau baratxuri ale.

100 g urdaiazpiko.

Oliba olio birjina.

Gatza.

Irina.

Bi arrautza.

Lapiko bat urez bete, eta pare bat koilarakada irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri irakin arte. Orburuei lehen orriak kendu. Zuztarrak moztu gabe zuritu findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere ondo moztu. Gero, ur irakinetara bota, eta hogei bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Orburuak atera eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.

Beste lapiko batean ura irakiten ipini gatz pitin batekin, eta ditugun barazki talde guztiak egosten joango gara, banan-banan. Lehenik, ilarrak hamar minutuz irakin. Ondoren, azenarioak zuritu, puska txikietan moztu eta hamar minutuz irakin. Lekak pusketetan moztu eta hamabost minutuz irakin. Zerbak garbitu, penka aldea moztu, eta, lehenik, zerba hostoak irakin, hamar minutuz. Ondoren, zerba penkak, 25 minutuz. Gogoratu barazkiak irakin ondoren segidan ur freskotan pasatzeaz.

Lapiko zabal batean zorrotada bat oliba olio bota, eta bertan tipulin txikitua erregosten jarri su ertainean. Jarraian, baratxuri aleak eta urdaiazpikoa puska txikietan gehitu. Pare bat koilarakada irin gehitu, ongi nahastu, eta bertara barazkiak egositako saldatik kazokada bat gehitu, eta kazokada bat ur ere bai. Irakiten hastean ziazerba txikituak gehitu eta minutu pare batez eduki. Ondoren leka, ilar, azenario eta zerba hostoak lapikora bota eta irakiten eduki. Bitartean, zerba penkak eta orburuak irin eta arrautzetik pasa eta zartagin batean frijitu. Azkenik, frijituriko orburu eta zerba penkak gainontzeko barazkiekin nahastu, eta prest izango dugu menestra ederra mahaira zerbitzatzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna