Lan istripua

Langile bat hil da Oiartzunen, lan istripu ez-traumatiko batean

Herenegun jazo zen ezbeharra. Heriotza salatzeko, elkarretaratzera deitu dute.

LAB sindikatuaren elkarretaratzea behargin baten heriotza salatzeko, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 8a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Eraikuntza sektoreko langile bat zendu zen Oiartzunen (Gipuzkoa) astelehenean, istripu ez-traumatiko batean. LAB sindikatuak salatu du ezbeharra sare sozialetan, eta elkarretaratzea deitu bihar 18:30erako, Oiartzungo plazan.

Azken egunotan zortzi langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian: bi laborari, Duzunaritza-Sarasketan (Nafarroa Beherea) eta Uztaritzen (Lapurdi), traktorea iraulita; beste bi, goitik erorita, Ollokin eta Garesen (Nafarroa); beste bi, Garesko esne ustiategi batean; Bermeon (Bizkaia) ere bihotzekoak jota zendu zen langile bat. Urtea hasi zenetik, 36 langile hil dira lanean ari zirelarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.