Urteko infografiak

2022a infografietan azalduta

Zenbaitetan, errazagoa da zerbait irudiz azaltzea, hitzez baino. Hortaz, 2022ko infografiarik esanguratsuenen zerrenda egin du BERRIAk.

Eraikuntzaren G7aren ibilbidea. BERRIA
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 5a
10:16
Entzun

Irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio badu, infografia baten balioa kalkulaezina da. Maiz testu batean azaltzeko zaila den edozein informazio modu argi eta zehatzean antolatzeko aukera ematen baitute pieza horiek. Hala, joan den urteko infografiarik esanguratsuenen zerrenda egin du BERRIAk.

22. Korrikaren harira egindakoa da lehenbizikoa. Egun bakoitzeko ibilbidearen xehetasun guztiak daude bertan: bidearen mapa, ordutegia eta lekuak. Gainera, erabiltzaileei lana errazteko, bilatzaile bat ere badu infografiak, norberak bere herriko edo auzoko informazioa zuzenean bilatzeko.

Aisialdian ez ezik, politikan ere arreta jartzen dute BERRIAko infografiek. Joan den maiatzean, erraterako, hauteskundeetarako urte eskas falta zenean, Hego Euskal Herriko alkateak alderdika sailkatzen dituen pieza hau argitaratu zen:

Gainerako urteko zerrendetan bezala, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkak ere bere lekua izan zuen 2022ko infografietan. Errusiaren inbasioa egunez egun azaltzen duen pieza bat argitaratu zuen BERRIAk ekainean. Azalpenak hitzez emateaz gain, horiek ulertzeko mapa bat ere badago.

Uztailean, Eraikuntzaren G7aren inguruko zenbait infografia argitaratu zituen BERRIAk. Acciona, Dragados, FCC, Ferrovial, OHL eta Sacyr enpresek eta izena argitu gabeko beste batek G7koa deitzen zuten koordinazio talde bat eduki zuten 1992tik 2017ra, 25 urtez: iruzur egin zuten milaka lehiaketa publikotan txosten teknikoak partekatuz, dirua aurrezteko. Ibilbide hori eta enpresen aurrezpen nahiz isunak azaltzen dituzte pieza horiek.

Mapa interaktibo andana ere egin du BERRIAk, bai Euskal Herri mailakoak, eta baita mundu mailakoak ere. Euskal Herriari dagokionez, honako hauek izan dira 2022ko esanguratsuenak: Euskal Herriko jaiotze tasen ingurukoa, gasolindegi bakoitzak duen erregai prezioari buruzkoa, eta 43 parke eoliko egiteko eskariak erakusten dituena. Mundu mailako ikuspegiari dagokionez, abortatzeko eskubidearen egoera herrialde bakoitzean azaltzen du mapa honek.

Urteari amaiera emateko, Urkulluren Euskadi, 100.000 hitzetan pieza atera zuen BERRIAk, berba horiek guztiak biltzen dituen infografia batez lagunduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.